es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

Webgune hau ahalik eta ondoen ikusteko, honako nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen dizugu: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Mila esker.

MUSIKALA Auditorium

Abuztuaren 23tik irailaren 10era

Dirty Dancing

Arrakasta handiena lortu duen musikaletako bat

Prezioak
18,00 - 54,00
Data guztiak ikusi Erosi online

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Iraupena.: 135 min.

Babyk eta Johnny Castlek osatutako bikotearen istorio zirraragarriak zinema-aretoetako pantailak hartu zituen 80ko hamarkadaren amaieran, eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar saria jaso zuen. Oraingoan, agertokietara igoko da berriro, hogeita hamar bat aktore, abeslari, dantzari eta musikariren eskutik, Hungry Eyes, Hey! Baby, Do you Love Me, (I’ve Had) The Time of My Life klasikoen eta beste hainbat abestiren melodia eta erritmo ahaztezinekin.

Esperientzia handiko Federico Belloneren zuzendaritzapean, Jennifer Greyk eta Patrick Swayzek iraganean eragindako emozioekin beteko du musikalak agertokia. Musikalaren bilbeak publikoa liluratuko du; 1963ko udan, Frances “Baby” Houseman, 17 urteko neska gaztea, harrapatuta sentitzen da, familiarekin batera Catskillgo mendietan (New York) igarotzen ari den opor monotono eta aspergarrietan. Hala ere, egoera aldatu egingo da, hoteleko festa batean Babyk Johnny Castle dantza-irakasle eder eta famatuarekin topo egiten duenean.

Dirty Dancing dantza-festa zirraragarri eta sentsuala da. Eszenografia-aldaketa ugari eskaintzen ditu antzezpen bakoitzean, eta jantzi iradokitzaile, koloretsu eta askotarikoak aurkezten ditu.

Sustatzailea:  Crazy Hole

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
Auditoriuma [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

< abuztua 2017 >
Asteazkena 23 20:30ean.
Osteguna 24 20:30ean.
Ostirala 25 18:30ean
Ostirala 25 22:30ean.
Larunbata 26 18:30ean
Larunbata 26 22:30ean.
Igandea 27 18:00etan
Asteartea 29 20:30ean.
Asteazkena 30 20:30ean.
Osteguna 31 20:30ean.
< iraila 2017 >
Ostirala 01 18:30ean
Ostirala 01 22:30ean.
Larunbata 02 18:30ean
Larunbata 02 22:30ean.
Igandea 03 18:00etan
Asteartea 05 20:30ean.
Asteazkena 06 20:30ean.
Osteguna 07 20:30ean.
Ostirala 08 18:30ean
Ostirala 08 22:30ean.
Larunbata 09 18:30ean
Larunbata 09 22:30ean.
Igandea 10 18:00etan

Cookien erabilera

WEBGUNE honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileak webguneko gune eta orrialdeetatik nabigatzen duenean. WEBGUNEAK erabiltzen dituen cookieak nabigaitzaile bati WEB zerbitzari baten bidez bidaltzen zaizkion fitxategiak dira, erabiltzaileek WEBGUNEAN egiten dituzten jarduerak erregistratzeko eta nabigazio erraz eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Gehiago irakurri

Onartu