es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

MUSIKA MODERNOA

ALABAMA GOSPEL CHOIR - 11. TOURRA ARRAKASTAZ ARRAKASTA !

0B aretoa

Urtarrilak 3 / 21:00

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

Kudeaketa-gastuak ez daude prezioaren barruan sartuta.

Sustatzailea: NK Producciones

Gabonak, Gospel erritmoan

 

Ibilbide bizia, sustrai erlijioso sakonak dituzten XIX. mendeko abesti espiritualetatik hasi, eta protesta-abestiak eta askatasunaren aldeko martxak omentzen dituzten doinuetaraino. Bertan, Oh happy day! bezalako abestiak ere entzun ahal izango dira. Handituz doan hitz eta musika zurrunbiloak ikuskizunarekin bat egitera bultzatzen ditu ikus-entzuleak; hain zuzen ere, ikuskizun hau Gabonetako klasikoa bihurtu da dagoeneko. Musika beltzaren ahots handiak bueltan dira bederatzigarren aldiz gurean, eta proposamen berritua dakarte, entzuleak hunkitzeko asmoz, funk eta blues erritmoekin edertutako bizitasunarekin eta espiritualtasunarekin. Alabama Gospel Choir 20 artistaz osatuta dago, eta Gospelaren historia islatzea lortzen dute, musika honen sustraietatik egiten duten ibilbide paregabean.

 

 

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
Auditorium (2019) [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Urtarrila 2020 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi