es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

ZARZUELA

Album de Zarzuela - Antología

0B aretoa

Abuztuaren 15tik 19ra/ 20:00

Prezioak
35,00
Data guztiak ikusi

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

Kudeaketa-gastuak ez daude prezioaren barruan sartuta.

Sustatzailea: Moncloa Producciones

Iraupena: 120 min. (atseden batekin)

Lehengo zatia: 55 min.

Atsedena : 15 min.

Bigarren zatia: 50 min.

 

Album liriko bat eskainiko diegu ikus-entzuleei; bertan, gure generoko saio ospetsuenetako asko ikusi eta entzun ahal izango dituzte.

Errepertorioa zarzueletako pieza ospetsuek osatzen dute, besteak beste: La Corte de faraón, Marina, La tabernera del puerto, La rosa del azafrán, eta beste hainbatetakoak. Horiei, musika-emanaldiak lotuko dituzten zarzuelako testu dibertigarriak gehituko dizkiegu.

Estatu osoan zehar eta mugaz gaindi aritu izan da ikuskizuna, abeslari eta aktore talde bikainarekin, Zarzuelaren urrezko garaiko konpositore eta idazle onenetan oinarrituta. Oso modu berezian osatuta dago, eta publikoak inoiz ez bezala gozatuko du antologia original honetan.

Gainera, oraingoan Tenorissimusen kolaborazioa izango dugu. Hiru tenor handi eta dibertigarrik osatutako talde horrek ikuskizuna osatuko du, eta gure musikarik berezkoenaren, Zarzuelaren, doinuek bihotzean dar-dar egiten dutela sentituko dute ikus-entzuleek.

 

Zarzuela albuma. Antologia.

Luis Fernández de Sevilla konpainia

 

Artistak:

Tenorissimus (Lorenzo Moncloa, Adolfo Nieto eta Gabriel Blanco)

Hevila Cardeña

Antonio Torres

Ángel Castilla

Mariana Isaza

Laura La Caletaren koadro lirikoa

Bilboko abesbatza lirikoa

Bilboko orkestra lirikoa

 

Talde artistikoa:

Ikus-entzunezkoen diseinua: Isabel García

Musika-zuzendaria: César Belda

Zuzendari artistikoa: Lorenzo Moncloa

Aholkularitza lirikoa: Nieves Fernández de Sevilla

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
[PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Abuztua 2019 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi