es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

DANTZA

BALLETA: EL CASCANUECES , TCHAIKOVSKY - IVANOV (MOSCOW STATE BALLET)

Auditorium

Abenduak 15 / 18:00

Prezioak
43,00 - 45,00
Data guztiak ikusi Erosi online

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

% 15 deskontua dantza-eskola eta balet-ikastegietako  ikasleentzat txarteldegian. Deskontu hau egin ahal izateko ikasleak direla egiaztatu beharko dute.

 

Kudeaketa-gastuak ez daude prezioaren barruan sartuta.

Sustatzailea: NK Producciones

Iraupena:  120 min.

Gabonetako ballet handia

Tchaikovskyren eszenografiaren eta jantzien ikusgarritasunak, haren historiaren magiak, haren pertsonaia irudimentsuek eta haren musika unibertsalak Gabonetako klasiko bihurtu dute Intxaur-hauskailua; bikaina da, bai txikienentzat, bai helduentzat.

Haurrentzako ipuinaren forma erabiliz —panpinak biziberritu egingo dira Gabon gauean, eta abentura magikoak bizitzera eramango dute protagonista den neska—, Gabonetako espiritua duen alegia bihurtzen da balleta, eta, bertan, galdutako haurtzaroaren mina lantzen da, bai eta helduek bizitzen duten errealitatearen eta haurren ametsek osatutako munduaren arteko talka ere.

Ballet hau Tchaikovskyk idatzitako ezagunenetako bat da. Koreografia originala Lev Ivanovena da, eta libretoa, berriz, Marius Petiparena. Balleta Alejandro Dumasek idatzitako testu batetik eratorria da, eta, era berean, aita izan zen gizon hori E.T.A. Hoffmannen Intxaur-hauskailua eta saguen erregea izeneko ipuin ospetsuan inspiratu zen.

Eszenan 30 dantzari baino gehiago daude, eta Moscow State Balleten musika-ekoizpen bikain honek benetako ballet erromantikoaren edertasuna eta drama barne hartzen ditu; edozein belaunaldiren gustukoa den klasiko atenporala da.

 

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=QImSM5nwCUY

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
Auditorium (2019) [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Abendua 2019 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi