es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

DANTZA

BALLET: EL LAGO DE LOS CISNES - NATIONAL CLASSICAL BALLET

Auditorium

Abenduak 25 / 19:00

Prezioak
43,00 - 45,00
Data guztiak ikusi

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

OHARRA:

Ikuskizunaren sustatzaileak jakinarazten dizu, tourrari bakarrik dagozkion arrazoiengatik, ikuskizun honetan MOSCOW STATE BALLET izan beharrean,  NATIONAL CLASSICAL BALLET izango dela dantzatuko duen konpainia.

Aldaketa hau dela eta, txartelak erosi badituzu eta diru-itzulketa eskatu nahi izanez gero, orduan info@euskalduna.eus helbidera, mesedez, mezu bat igorri. Horretarako, azken eguna diru-itzulketa egiteko, ikuskizunaren eguna izango da txarteldegian bertan, baleta hasi aurretik, beti ere.

%15 deskontua dantza-eskola eta balet-ikastegietako  ikasleentzat txarteldegian. Deskontu hau egin ahal izateko ikasleak direla egiaztatu beharko dute.

_______

Kudeaketa-gastuak ez daude prezioaren barruan sartuta.

Sustatzailea: NK Producciones

Iraupena: 120 min

_______

BELTXARGEN AINTZIRA, Tchaikovsky – Petipa

National Classical Ballet

 Ballet handi nagusia

Maitasunezko istorio liluragarria (printze bat, azti baten arao bidez beltxarga bihurtutako neska gazte ederra, hiltzeko moduko iruzurra…), Odette/Odileren rol bikoitz birtuosoa, Tchaikovskyren musikaren indarra, eta balletaren errepertorioko pas de deux handienetako bat… horiek guztiek esperientzia paregabe bihurtzen dute Beltxargen aintzira.

Inguru erromantikoa, koreografia bikaina eta aurrez erabakita dagoen maitasunezko istorio ahaztezina uztartzen dira, Beltxargen aintzira benetako ballet klasiko bihurtuz. Mundu osoko ikus-entzuleek txalotutako balleta da.

30 dantzari baino gehiago daudela eszenan, National Classical Balleten ekoizpen paregabe honek benetako ballet erromantikoaren edertasuna eta drama biltzen ditu. Belaunaldi guztiak barne hartzen dituen klasiko atenporala da.

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
Auditorium (2019) [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Abendua 2019 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi