es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

MUSIKA KLASIKOA

Bilbao Orkestra Sinfonikoa Kontzertua – Denboraldia 19/20 (13)- BERTAN BEHERA

Auditorium

Martxoak 26-27 / 19:30

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

BERTAN BEHERA UTZITA

 

Gai honi buruzko informazio gehiagorako, kontsultatu:www.bilbaorkestra.eus

Sustatzailea: Bilbao Orkestra Sinfonikoa

A. Prada / F. Velázquez: Cántico espiritual
C. Franck: Sinfonía en Re menor

Ondarreta abesbatza (Iñaki Moreno, director)
Amancio Prada, abeslaria
Víctor Pablo Pérez, zuzendaria

Amancio Prada eta Kantika Espirituala

Badira 42 urte Amancio Pradak bere aparteko ahotsa San Joan Gurutzekoa mistikoaren poemari jarri ziola. Orduan, lan berria disko batean jaso, eta kultuzko disko bihurtu zen. Leongo kantautoreak, geroztik, mundu guztiko 270 agertokitara baino gehiagotara eraman du. Egun, Fernando Velázquezen orkestrazioari esker, gure denboraldian aurkezten dugu César Francken Sinfonia re minorrean deritzonarekin batera, hura ere espiritualtasun handikoa, eta Víctor Pablo Pérez maisuaren gogokoenetakoa.

Informazio gehiago

Arrazoi desberdinek (iragarritako artisten gaixoaldia, arazo teknikoak, ezinbestekoak, edota bestelako gertaerak) hala eskatuko balute, BOSek dagokion erabakia hartu ahalko du: kontzertuak atzeratzea, edota data, ordutegi, egitarau zein interpretatzaileak aldatzea.

Jesarlekuen planoa:
Auditorium (2019) [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< March 2020 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi
Gure erantzuna, COVID-19aren aurrean
Pandemia orokorraren ondorioz, Euskaldunaren jarduerak ezohiko aldaketak izan ditu. Jarduera asko bertan behera gelditu dira.
Sarreren zenbatekoa itzultzeko, sarrerak erosteko erabili zen bide bera erabiliko da. Bestelako oharrik egon ezean, Euskaldunako leihatila itxita egongo da. Euskaldunako leihatilan sarrerak eskuratu zituztenen kasuan, ez da egongo epemugarik zenbatekoa jasotzeko.
Halaber, aldaketak egon dira hainbat biltzar eta "meetings & events" direlakoak egiteko ezarritako egunetan ere. Ildo horretatik, Euskalduna Bilbaoko lantalde guztia ari da lanean bezeroei erantzuteko, hala egoera hauei erantzuteko nola urtearen gainerako egunetan egingo diren ekitaldien antolamenduan aurrera egiteko.