es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

MUSIKA KLASIKOA

Bilbao Orkestra Sinfonikoa Kontzertua – Denboraldia 19/20 (17)

Auditorium

Ekainak 11-12 / 19:30

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Gai honi buruzko informazio gehiagorako, kontsultatu:www.bilbaorkestra.eus

Sustatzailea: Bilbao Orkestra Sinfonikoa

G. VERDI:

La forza del destino, obertura (8´)

Macbethen “Perfidi!… Pietà, rispetto, amore” (6’)

Aidaren Martxa eta ballet musika (11’)

Otelloren “Kredoa” (5’)

R. WAGNER

Der fliegende Holländerren “Die Frist ist um” (11’)

Lohengrin, Preludioa (10’)

Die Walküreren Wotango agurra eta Su magikoa (15’)

 Lester Lynch, baritonoa

Erik Nielsen, zuzendaria

Verdi vs Wagner

Europaren azken irakaspen handia: desberdinen arteko elkar-ulertzea. Verdi eta Wagner, biak opera erromantikoko erraldoiak, bi ildo estetikoren ordezkari dira, eta ildo horiek sarritan aurrez aurre jarri izan dira, baina haien artean antzekotasun sakonak aurki daitezke. Hala, Lester Lynchi eskatu diogu gau berean bi egileen rol nagusietako batzuk hezurmamitzeko: Macbeth, Iago eta haren Kredoa, Holandes erraria eta Walkiriari amaiera ematen dion Wotanen Agur zirraragarria. Egiazko tour de force bat, uneko baritono handienetako batentzat.

 

 

Informazio gehiago

Arrazoi desberdinek (iragarritako artisten gaixoaldia, arazo teknikoak, ezinbestekoak, edota bestelako gertaerak) hala eskatuko balute, BOSek dagokion erabakia hartu ahalko du: kontzertuak atzeratzea, edota data, ordutegi, egitarau zein interpretatzaileak aldatzea.

Jesarlekuen planoa:
Auditorium (2019) [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Ekaina 2020 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi