es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

MUSIKA MODERNOA

The Very Best of Dire Straits - Brothers in Band

Auditorium

Azaroak 10 / 20:30

The Very Best Of Dire Straits Show

Prezioak
25,00 - 45,00
Data guztiak ikusi

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

KUDEAKETA-GASTUAK:

  • Euskalduna Jauregiak 1 € aplikatuko du, sarrera-salmentarako Euskalduna Jauregiaren berezko bitarteko guztietan.

 

  • Zenbait sustatzailek bestelako kudeaketa-gastuak aplika ditzakete.

 

  • Sarrera-erosketa gauzatu aurretik, egiazta itzazu kudeaketa-gastuak.

 

Sustatzailea: Dekker Events

Iraupena (gutxi gorabehera): 100 min.

Dire Straits taldeari egindako omenaldi-ikuskizunik onena Bilbora itzuliko da, Europan zehar ibiliko den bira batean.

Ikuskizunak taldearen diskografiako kantarik onenak gogora ekarriko ditu, taularatze paregabearekin. 9 musikarik musika-talde ingelesaren 1978 eta 1991 bitarteko abesti arrakastatsuak interpretatuko dituzte. Eszenaratzearen maila hain da altua, non Guy Fletcherrek berak (Dire Straits taldeko eta Mark Knopfler taldeko teklista 1984tik aurrera) jatorrizko taldearekin nahastu zituen, 2008an eskainitako kontzertu batean.

Brothers in Band taldearen “The Very Best of Dire Straits” ikuskizunak denboraren makinan eramango gaitu, hainbat belaunaldiren memoria kolektiboaren parte den errepertorio hautatu eta zaindu baten bitartez.

Errepertorio zabalak “Down to the Waterline” abestiaren soinu garbi eta gardena berpiztuko du, baita “Money For Nothing”, “Telegraph Road”, “Love Over Gold”, “So Far Away” edo “Lady Writer ” abestiak ere, besteak beste, ia 3 ordu irauten duen ikuskizun honetan.

 

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
Auditoriuma [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Azaroa 2018 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi