es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

ANTZERKIA

CAMPEONES DEL HUMOR

0B aretoa

2020ko otsailak 7,8 eta 9

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

Igandeko funtzioan, otsailaren 9an, 12:00etan, %15 deskontua 

 

Iraupena: 80 min (atsedenaldirik gabe)

Sustatzailea: Producciones Comediarte

Campeonesen filmaketan elkar ezagutu zuten bi lagun dira Josete eta Gloria. Filmak izandako arrakasta dela-eta, bizitzan aurrerapauso bat ematea eta alokatutako etxebizitza batean bizitzea erabaki dute biek. Senideek erronka onartu dute, baina baldintza batekin: Claudiak, alegia, filmaketan haien couch gisa jardun zuenak, zaindu behar ditu. Zorionez, Claudiaren etxebizitzaren aldameneko apartamentua errentan hartzeko dago. Bizitza independenteari ekin eta handik gutxira, elkarbizitza-arazoak hasiko dira, bai eta, bereziki, etorkizunean zain duten lan-etorkizunarekiko beldurra ere. Geroago, talentuen bila dabilen telebista-programa berri batean parte hartzera animatuko dira. Une horretatik aurrera, edozer gerta daiteke.

Horrela hasten da Campeones del humor, bi ekitaldi dituen antzerki-komedia oso dibertigarria.

 

Lehenengo ekitaldian, familiari eta ekonomiari dagokienez independente bihurtu nahi duten eta inoren laguntza behar duten gazte askok –protagonistek bezala– duten arazoa landuko da. Inklusioaren aldeko apustu garbia da.

 

Tabernetan txanpon batzuk lortzeko jarduten duen bakarrizketa-egile batek eta arrakastarik izan ez duen zinema-zuzendari batek osatzen dute CAMPEONES DEL HUMOR komediaren antzezlari-zerrenda.

Bigarren ekitaldian, telebista-programaren filmaketan sartuko gara bete-betean.

Horretarako, agertokia telebista-plato erraldoi bihurtuko da, eta, bertan, Campeones del humor-en protagonistek, bai eta beste parte-hartzaile batzuek ere, entzunaldia egingo dute; ikusleak izango dira epaimahaiak.

Campeones del humor ikusle orori zuzendutako antzerki-komedia da, eta familia-giroan gozatzeko dago bereziki gomendatuta. Guraso, seme-alaba eta aitona-amona oro etor daitezke gau dibertigarri bat pasatzera, balioetan eta hurkoarekiko errespetuan oinarritutakoa. Campeones del humor-ek desgaitasun intelektuala dutenen gizarte-inklusioaren aldeko apustu argia egiten du, erabateko eskubidea duten herritar bihurtu daitezen, gizarte bidezko eta solidario batean.

 

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Jesarlekuen planoa:
0B [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Otsaila 2020 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi