es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

BESTE BATZUK

DAKRIS - EL MAGO INVISIBLE PRESENTA STARMAN

0B aretoa

2020ko urtarrilak 11,12

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

IKUSLE GUZTIENTZAT EGOKIA DEN MAGIA IKUSKIZUNA 

Familia sarrera  ( 27 €ko 4 sarrera  = 85 €)

Sustatzailea: LA ROCK ENTERTAINMENT

Iraupena: 75 min. ( ez dago atsedenaldirik)

DAKRIS mago ikusezinak ikuskizun berria estreinatuko du: STARMAN

 

Dakrisek Magiako Lehen Sari Nazionala jaso zuen eta Urteko Mago izendatu zuten. Gainera, ezaguna da, ikusezin egiteko gai izateagatik ez ezik, Familia Santuko dorre bat desagerrarazi eta jende artean haur bihurtzeagatik ere. TVEn agertu izanak eta Discovery Maxen saioko sortzaile gisa egindako lanaren eraginez, besteak beste, Bustamante, Ricky Rubio, Buenafuente, Alaska eta Mario, Sergio Dalma, David Broncano eta Berto Romeroren mailako izarrak harri eta zur utzi dituzte Dakrisen ilusioek.

StarManek mito atenporal eta futurista bat du oinarrian: David Bowie pop-rockeko izarra. Magia, umorea eta efektu ezinezkoak, ikuskizun berezi batean; handiak nahiz txikiak hunkitzeko. Hurbiltasuneko magiaren, ilusio handien, desagerrarazteen eta teleportatze ezinezkoen arteko nahasketa.

Argiaren abiadurako magiaz gozatuko duzue, bidaia harrigarri batean, zeinak ezinezkoa denetik magikoki posible denera eramango baitzaituztete.

Ausartu zaitez ameslari baten adimenean sartzen:

Aireratzeko prest?

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Jesarlekuen planoa:
0B [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Urtarrila 2020 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi