es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

MUSIKALA

DISNEMANÍA - MUSICAL FAMILIAR

0B aretoa

2019ko abenduaren 26 eta 28an

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

Sustatzailea: ASOCIACIÓN CULTURAL CARRER DE FORA

Iraupena: 80 min. (atsedenaldirik gabe)

 

Segurtasun eta leku-kontrolerako arrazoiak direla-eta, aretora sartzen diren pertsona guztiek (daukaten adina daukatela) sarrera eskuratu behar dute aurretiaz.

Chispa, Cristal, Pepón, Lluvia eta Sancho elkar ezagutzen ez duten 5 mutiko dira, eta toki misteriotsu batean biltzen dituzte, zeregin sekretu bat bete dezaten. Aurkezpenak egin eta poliki-poliki elkar ezagutu ondoren, topaketa liluragarri horren benetako esanahiaren berri jasotzen dute. Elkarrekin, Disneyren filmetako abestirik ezagunenetan barrena ibiliko dira. Sentimenduz, umorez, maitasunez eta musika askoz jositako ikuskizun horrek fantasiaz eta magiaz betetako mundu batera eramango ditu txikiak eta helduak. Ikuskizunak 80 minutu iraungo du, eta, bertan, ikusleek une ahaztezin batez gozatuko dute.

Konpainia: Fábula Teatro

Gomendatutako adina: urtebetetik aurrera.

Generoa: Haur eta familientzat. Musika eta umorea.

Parte-hartzaileen kopurua: 5 aktore / abeslari.

Abestien kopurua: 15

Zuzeneko ahotsak.

Disnemaniaren abestiak

Abestien zerrenda

1.- Con un poco de Azúcar.- Canta: Cristal.
2.- Bajo el mar.- Canta: Pepón y Chispa
3.- Qué Festín.- Canta: Sancho
4.- Suéltalo.- Canta: Cristal
5.- Por primera vez en años.- Canta: Chispa
6.- Hakuna Matata.- Cantan: Chispa, Lluvia y Sancho
7.- El ciclo sin fin.- Canta: Lluvia
8.- Busca lo más vital.- Canta: Sancho.
9.- Voy a ser Rey León.- Cantan: Lluvia y Pepón10.- Hay un amigo en mi.- Cantan: Todos
11.- Supercalifragilisticoespialidoso.- Cantan: Todos
12.- La Bella y la Bestia.- Cantan: Cristal y Sancho
13.- Un genio Genial.- Canta: Pepón
14.- Principe Ali.- Canta: Sancho
15.- Quiero ser como tu.- Cantan: Todos.

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Jesarlekuen planoa:
0B [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Abendua 2019 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi