es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

DANTZA

EL LAGO DE LOS CISNES - BALLET NACIONAL RUSO DE SERGEY RADCHENKO

Auditorium

2020ko azaroaren 1a / 19:00

Prezioak
18,00 - 47,00
Data guztiak ikusi Erosi online

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

BELTXARGEN AINTZIRA

MUSIKA: Piotr Tchaikovsky

LIBRETOA: Vladimir Beghitchev / Vasili Geletzer

KOREOGRAFIA: Marius Petipa

ESZENOGRAFIA: Errusiako Ballet Nazionala

 

Maitasunaren eta magiaren artean igarotzen da obra, eta ongiaren eta gaizkiaren arteko betiereko borrokak txirikordatzen dira agerraldietan. Sigfrido printzea maiteminduta dago Odetterekin, zeina beltxarga bihurtuta dagoen, Von Rothbarten eta Odile beltxarga beltz eta belagilearen alabaren sorginkeria baten ondorioz.

 

Iraupena

1go zatia : 61 min.

Atsedena

2. zatia:  48 min.

Sustatzailea: Goldberg Ediciones

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Jesarlekuen planoa:
Auditorium (2019) [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Azaroa 2020 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi
Gure erantzuna, COVID-19aren aurrean
Pandemia orokorraren ondorioz, Euskaldunaren jarduerak ezohiko aldaketak izan ditu. Jarduera asko bertan behera gelditu dira.
Sarreren zenbatekoa itzultzeko, sarrerak erosteko erabili zen bide bera erabiliko da. Bestelako oharrik egon ezean, Euskaldunako leihatila itxita egongo da. Euskaldunako leihatilan sarrerak eskuratu zituztenen kasuan, ez da egongo epemugarik zenbatekoa jasotzeko.
Halaber, aldaketak egon dira hainbat biltzar eta "meetings & events" direlakoak egiteko ezarritako egunetan ere. Ildo horretatik, Euskalduna Bilbaoko lantalde guztia ari da lanean bezeroei erantzuteko, hala egoera hauei erantzuteko nola urtearen gainerako egunetan egingo diren ekitaldien antolamenduan aurrera egiteko.