es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

ANTZERKIA

ESCAPE ROOM - JOEL JOAN ETA HÉCTOR CLARAMUNTEN KOMEDIA

0B aretoa

2020ko abuztuaren 21etik 26ra

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

Lau lagun. Escape Room bat. Eta gorpu bat. Zer atera daiteke gaizki?

Zer gertatzen da bi bikotek beren arteko adiskidetasuna probatzen dutenean?

Nola erreakzionatzen dute ezustekoen aurrean, urrats bat egitean aurkitzen dituzten zailtasunen aurrean?

Bizitza osoko bi lagun-bikote geratu dira Lavapiés auzoko escape room batera joateko; duela gutxi, gizon baten gorpua agertu da han, edukiontzi batean, zatikatuta.

Lau lagunek uste dute joko dibertigarri bat izango dutela arratsaldea pasatzeko, beren adimena probatzeko eta barre egiteko. Baina, sartu orduko, gelako atea hermetikoki itxi, atzerako kontaketa abiatu, eta gauza arraroak gertatzen hasi dira.

Escape room horretatik ateratzea ez da batere erraza izango, jokoa infernu bihurtuko da, eta ezin sumatuzko mugetaraino probatuko du haien arteko laguntasuna. Ematen ez badu ere, komedia bat da… Beldurrezko komedia!

Sustatzailea: Verteatro

Iraupena: 90 min. (atsedenaldirik gabe)

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Jesarlekuen planoa:
0B [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Abuztua 2020 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi
Gure erantzuna, COVID-19aren aurrean
Pandemia orokorraren ondorioz, Euskaldunaren jarduerak ezohiko aldaketak izan ditu. Jarduera asko bertan behera gelditu dira.
Sarreren zenbatekoa itzultzeko, sarrerak erosteko erabili zen bide bera erabiliko da. Bestelako oharrik egon ezean, Euskaldunako leihatila itxita egongo da. Euskaldunako leihatilan sarrerak eskuratu zituztenen kasuan, ez da egongo epemugarik zenbatekoa jasotzeko.
Halaber, aldaketak egon dira hainbat biltzar eta "meetings & events" direlakoak egiteko ezarritako egunetan ere. Ildo horretatik, Euskalduna Bilbaoko lantalde guztia ari da lanean bezeroei erantzuteko, hala egoera hauei erantzuteko nola urtearen gainerako egunetan egingo diren ekitaldien antolamenduan aurrera egiteko.