es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

BESTE BATZUK

GERTUKO MAGIAKO NAZIOARTEKO JAIALDIA: WOODY ARAGÓN

0D aretoa

2019ko abenduak 28 eta 29/ 18:00 , 20:00

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

Sustatzailea: Valen Moro

Fábrica de magosen eskutik

Ikuskizun hau 8 urtetik gorakoentzat da egokia

OHARRA:

Artistak ikuskizun honetarako eszenatokia 6.lerroaren alboan kokatu du 

2. ilararen parean, besaulki-patioa itxi egingo da panel eta pantaila batekin, eta 3. eta 4. ilarak dauden lekuan jarriko da magoak lan egiteko espazioa. Horrenbestez, ikusleak esertzeko lehen ilara 6.a izango da; magoa arituko den lekutik oso hurbil, beraz.

Aurtengo Gabonetan, Euskalduna Jauregia eta Bilbo magiaz beteko dira, ez data horiek direlako soilik, baita munduko mago onenen arteko hiru batuko direlako ere, eta magiaz gertutik eta baldintza egokietan gozatzeko aukera ematen duen eta berariaz xede horretarako egokitu den areto batean egingo dute, gainera.

Zeure buruari galdetzen badiozu, zer da gertuko magia?, hori izango da inoiz ez duzulako hartaz lehen pertsonan gozatu, ikuskizun bat zeinean “mirariak” zeure begietatik oso hurre gertatzen diren, are zeure eskuetan ere, eta zuzenean bihotzera doazen. VIP ikuskizun bat.

Fábrica de Magosek ilusio handiz egingo du anfitrioi lana gure Hirian magiaren hiru superstar hauen ikuskizuna eskaini ahal izateko.

WOODY ARAGÓN

Abenduaren 28an eta 29an hasiko gara, Woody Aragón eta haren “Woody en estado puro” (“Woody bete-betean)” ikuskizunarekin, Los Angelesko Magic Castell-en (munduko magia klubik garrantzitsuena), AEBetako Penn & Teller telebista saioan, Koreako (Italia) FISM mundu-mailako kongresuan, Riminin (Italia) eta emanaldi guztietan jendea zur eta lur utzi duten bihurrikeriak eta mirariak.

 

 

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Jesarlekuen planoa:
0D [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Abendua 2019 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi