es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

ERAKUSKETA

FIG BILBAO. 8ª EDICIÓN DEL FESTIVAL INTERNACIONAL DE GRABADO Y ARTE SOBRE PAPEL

Erakusketa Halla

2019ko azaroaren 14tik 17ra

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Erakusketaren ordutegia:

Osteguna, arazoak 14, 11:00-14:30 eta 16:30-21:30

Ostirala, azaroak 15,  11.30-21.00

Larunbata, azaroak 16,  11.30-22.30

Igandea, azaroak 17, 11.30-20.00

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

Bisita gidatuak egiteko   Zaloa Ipiña artistarekin eman izena email honetan: fig@figbilbao.com

Taldeak erreserbak egiteko produccion@figbilbao.com 

Egitaraua hemen www.figbilbao.com

Tailerrak, zuzenean erakustaldiak, Fabiola Gilen Masterclass eta hainabt topagune: Artea eta emakumea, Artea &Enpresa, nazioartean grafikaren ibilbidea eta artista gonbidatua: Carmen Calvo, tailer gonbidatua: La Chicharra… besteak beste.

sarrera: 3,5 euro / 4 eguneko sarrera: 8,5 euro

Abonuak 4 egunetarako erosi hemen 

 

FIG BILBAO. Paper gaineko Artearen eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Zortzigarren edizioa antolatuko da aurten, eta nabarmentzekoak dira nazioarteko parte-hartzaileen kopuru handia eta grabatu-tailerren egitarau berria

Europako arte-panoramako hitzordu garrantzitsuenetakoa da. Paper gaineko Artearen eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia, FIG Bilbao, erabat finkatuta dago, eta zortzigarren edizioa izango du aurten, berritasun ugari dakartzan egitarau handi batekin. Bilboko Euskalduna Jauregiak berrogeita hamar espazio baino gehiago jarriko ditu azaroaren 14tik 17ra; hitzaldiak, zuzeneko erakustaldiak eta tailerrak egongo dira, estanpa garaikidea eta paper gaineko artea, oro har, hedatu eta babestea xede duen azoka honen izaera didaktikoa idartzeko.

Paper gaineko obra, arte grafikoa, marrazketa eta argazkilaritza dira jaialdiaren protagonista. Diziplina hauetan bereziki adituak diren eta ospe handia duten komisario, galerista eta arte-profesionalek osatutako batzordearen bermea dauka aurtengo egitarauak. Jaialdiak askotariko jarduera paraleloen egutegi betea dauka, paper gaineko obraren, horren diskurtsoen eta merkaturatze-bideen inguruan. Jaialdiaren indarguneetako bat da gorabidean dauden artistei laguntza eskaintzen dien Open Portfolio FIG programa; horren bitartez, ikusgai jartzen dira sortzaile berrien lanak.

Aurten, FIG Bilbaok grabatu-tailerren programa bat estreinatuko du, grabatuaren prozesuak eta teknikak erakusteko. Ekimen horren xedea da jaialdiaren izaera dibulgatzailea indartzea eta truke-sareak ezartzea estanparen nazioarteko ikasketekin, artista nahiz proiektuen mugikortasuna sustatzeko eta, horrez gain, arte-sinergia aberasgarriak sortu eta bultzatzeko.

 

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Jesarlekuen planoa:
[PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Azaroa 2019 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi