es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

ANTZERKIA

FRENO DE MANO

0B aretoa

2019ko abenduak 5,6 eta 7 / 20:00

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

Sustatzailea: Josu Ormaetxe Trabudua

Zuzendaritza: Celso Cleto

Egilea: Víctor Winer

Antzezleak: Josu Ormaetxe, Isabel Ordaz eta Marta Urcelay

Komedia modernoa da, gure garaiarekin konprometituta dagoena. Freno de manon, pertsona normalei buruz hitz egiten da; auzoaz, lankideaz, familiako edozein kidez… zutaz.

Euren mugara iritsi diren bi pertsonaia, Matilde eta José, irteera baten bila dabiltza, bizitzeko aukera baten bila. Zoriontsu izateko aukera baten bila. Bizitzak baztertu egin ditu, eta hainbeste zoritxarri konponbide bat bilatzea da euren asmo bakarra. Matildek poesiarekin, eta Josék ilusio zentzugabe batekin. Bi pertsonaia maitagarriek, bizitza ikusteko duten moduarekin, barrea eragingo dute, eta, arazoei aurre egiteko duten moduarekin, ikusleak ezustean harrapatuko dituzte.

Eta lehengusina, zer?… beti dago dena hondatu nahi duen lehengusina bat.

 

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Jesarlekuen planoa:
0B [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Abendua 2019 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi