es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

MUSIKALA

Ghost El Musical

Auditorium

Abuztuaren 21etik Irailaren 7ra

Prezioak
30,00 - 61,00
Data guztiak ikusi Erosi online

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

ASTE NAGUSIA -20% promozioa

Zure sarrerak prezio honetan erosi ditzakezu, abuztuaren 21ean 12:00 arte. Aste Nagusiko eskaintza berezi hau aprobetxatu, 21, 22, 23, 24 eta 25 funtzioetan soilik izango da.

 

TALDEENTZAT DESKONTUA -10% ,  -20%

  • Gutxienez 10 sarrera erosi behar dira, %10eko deskontua eremu/egun/funtzio guztietan .
  • 21 sarreratik gora, % 20ko deskontua eremu/egun/funtzio guztietan .

 

 

Lehenengo zatia: 60 minutu

Atsedenaldia: 20 minutu

Bigarren zatia: 50 minutu

 

Kudeaketa-gastuak ez daude prezioaren barruan sartuta.

Sustatzailea: Let’s Go Entertainment

Ghost, Patrick Swayze, Demi Moore eta Whoopi Goldberg protagonista izan zituen 1990eko zinearen klasiko ahaztezinean oinarritutako musikala. 2011n Manchesterren eta 2012an Broadwayn estreinatutako musikalaren produkzio berria da; izan ere, Bilbo aukeratu du, aurtengo Aste Nagusian Euskaldunan hasiko den bira nazional bati hasiera emateko.

GHOST, el musical datorren abuztuaren 21ean estreinatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian 17 artistak osatutako taldearekin.

Musikalean parte hartuko duten artisten artean, Molly paregabeari bizia emango dion Cristina Llorente antzezlea eta Sam antzeztuko duen Roger Berruezo azpimarratu behar dira. Samen adiskide eta lankidea (Carl) Christian Sánchezek antzeztuko du, Oda Mae enigmatikoari Ela Ruizek emango dio bizia.

Horrez gain, ensamble moduan, hauek musikaleko partaide izango dira: Joan Mas (Willy López lapurra antzeztuz), Oscar Albert (metroan gora eta behera dabilen mamua izango da), Esteban Oliver (ospitaleko mamua), Javier Santos, Alex Arce, Pedro Martel, Juls Sosa, Natalia Salim, Laura Castrillon, María José Arcas eta Elisabet Molet. Swing gisa, ikuskizunean Jose Miralles eta María Moreno arituko dira.

 

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
Auditorium (2019) [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Abuztua 2019 >
< Iraila 2019 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi