es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

MUSIKA KLASIKOA

GRAN CONCIERTO DE NAVIDAD- EL CASCANUECES TCHAIKOVSKY. 5ª SINFONÍA BEETHOVEN

0B aretoa

Abenduak 20 / 19:00

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

Kudeaketa-gastuak ez daude prezioaren barruan sartuta.

Sustatzailea: NK Producciones

Iraupena.: 120 min.

Intxaur-hauskailua (suitea), Tchaikovsky

5. sinfonia, Beethoven

 Tchaikovskyren jenialtasuna eta Beethovenen indarra aurtengo Gabonetan iritsiko dira. Haurtzaroaren, magiaren eta fantasiaren munduak konbinatzen dira egitarauaren lehen zatian, Tchaikovskyren Intxaur-hauskailua suitearekin, Gabonetako ballet nagusia. Kontzerturako bertsio honetan, zeina balletarena baino are lehenago estreinatu eta ospetsu egin zen, ahaztezinak dira “Loreen balsa” lan erromantikoa, errusiar dantza indartsua eta zelestaren soinu berezia, azukrezko maitagarriari ahotsa ematen.

, urduri, bizi eta ileak nahastuta dituela irudikatu ohi baitugu, eta haren musikaren handitasuna ondoen irudikatzen duena. Sinfoniaren hasierako lau notak, gero obran zehar errepikatzen direnak, musika osoaren artean herrikoienak dira seguru asko, ate bat jotzea irudikatzen baitute, “patuarena”.

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
Auditorium (2019) [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Abendua 2019 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi