es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

MUSIKA KLASIKOA Auditorium

Abenduak 25 / 20.00

Gran Concierto de Navidad

Prezioak
35,00 - 37,00
Data guztiak ikusi Erosi online

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Kudeaketa-gastuak: 1 €, Euskalduna Jauregiaren sarrerak saltzeko kanal propio guztietan.

Sustatzailea: NK Producciones Artísticas

Iraupena  150 min.

INTXAUR-HAUSKAILUA, Txaikovski

5. SINFONIA, Beethoven

Gabon hauetan, Txaikovskiren jeinutasuna eta Beethovenen indarra etorriko dira. Haurtzaroko mundua, magia eta fantasia nahastuko dira egitarauaren lehenengo zatian, Txaikovskiren Intxaur-hauskailua suitearekin; gabonetako balleten artean nagusia, hain zuzen ere. Kontzerturako moldaketa honetan, zeina estreinakoz balleta bera baino lehenago eman zen eta ordurako arrakasta lortu zuen, ezin ahaztekoak dira Loreen bals erromantikoa, errusiar dantza indartsua edo zelestaren soinu originala, azukrezko maitagarriari ahotsa ematen.

Kontzertuaren egitaraua osatzen du Beethovenen 5. sinfoniak. Partitura hori ondo baino hobeto ezkontzen da musikariari buruz dugun irudiarekin: urduria, bizia eta ilea nahasita; musikaren handitasuna ondoen irudikatzen duen irudia, bidenabar. Sinfoniako lehen lau notak, gero, obra guztian errepikatuko direnak, dira, ziur aski, musikaren historia osoan ezagunenak; izan ere, ate bat, “patuarena”, jotzen deneko hotsa gogorarazten dute.

 

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
Auditoriuma [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

< Abendua 2018 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi