es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

MUSIKALA

La LLamada

Auditorium

Abuztuaren 15etik 19ra

Javier Ambrossiren eta Javier Calvoren (“Los Javis”) musikal originala.

Prezioak
23,00 - 45,00
Data guztiak ikusi Erosi online

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

Kudeaketa-gastuak ez daude prezioaren barruan sartuta.

Jende guztiarentzako ikuskizuna (alkoholik gabe)

La Llamada ikuskizunaren webgune ofiziala www.lallamadamusical.es

 

Sustatzailea: Suma Latina

Iraupena.: 105 min. (atseden barik)

“La Llamada” (Deia) underground musikal moduan hasi zen Lara Antzokiko hallean, baina entzuleek eta kritikariek agertoki nagusiraino eraman zuten, eta, geroztik, “sarrerak agortuta” kartela daukate eskegita bertan. “La Llamada” musikalak abesti originalak eskaintzen ditu, rock talde batek zuzenean jotzen duela. Adiskidetasuna, lehen amodioa, nortasunaren bilaketa, elektro-latinoa eta Whitney Houston dira komedia honen gaiak.

Bira 30 hiri baino gehiagotan (Mosku barne) egin da, eta Madrilen bost denboraldi egin dira; horrenbestez, 800.000 pertsonak baino gehiagok “Deia” sentitu dute. 2015ean fenomenoa Mexikora heldu zen. 2017an zinemarako moldaketa estreinatu zen, kritikarien zein entzuleen aldetik arrakasta lortuta, 2018ko Goya sarietarako 5 izendapen eskuratuta, bai eta beste hainbat sari ere, horien artean nabarmentzekoak direla Latin Beat Film Festival 2017an eta Feroz 2018 jaialdian eskuratutako 2na sari, baita “Holy Camp!” izeneko nazioarteko bertsioarekin ere.

 

 

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
Auditorium (2019) [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Abuztua 2019 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi