es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

MUSIKA MODERNOA

Manolo García - Acústico, Acústico, Acústico

Auditorium

Abenduak 21 / 21:00

Prezioak
28,00 - 70,00
Data guztiak ikusi Erosi online

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

KUDEAKETA-GASTUAK:

Euskalduna Jauregiak 1 € aplikatuko du, sarrera-salmentarako Euskalduna Jauregiaren berezko bitarteko guztietan.

Zenbait sustatzailek bestelako kudeaketa-gastuak aplika ditzakete.

Sarrera-erosketa gauzatu aurretik, egiazta itzazu kudeaketa-gastuak.

 

Sustatzailea: GET IN

Iraupena: 120 min.

Manolo Garcia, kontzertuan

“Acústico, acústico, acústico” kontzertua

Laurogeiko hamarkadatik Los Rápidos, Los Burros eta El Último de la Fila taldeetan aritu ondoren, gaur egun arte bakarka egindako ibilbidea barne hartuta, Manolo Garcia lehen aldiz agertuko da formatu akustikoan. Hau da, une batez, albo batera utziko du hain gogoko duen parafernalia elektrikoa. Oraingoan, 180 graduko bira ematea erabaki du: bere errepertorioko abesti ahaltsuenak berrikustea eta beste sonoritate batzuekin modu erabat akustikoan lantzea, gitarra espainiar eta akustikoekin puztuta.

Sorpresa bat, betiko zaleen entzumenerako edo bere musika lehenengoz gozatzen dutenentzat. Hunkitzeko beste modu bat, non bere interpretazioa eta ahotsa modu desberdinean iritsiko zaizkigun.

Taldea:

Ricardo Marín, Víctor Iniesta, Josete Ordoñez (gitarra espainiarra, akustikoa eta lauda), Juan Carlos García (pianoa, perkusioa eta koruak), Olvido Lanza (biolina eta biolontxeloa), Charly Sardà (perkusioak) eta Iñigo Goldaracena (kontrabaxua eta akordeoia), Manolo García (ahotsa eta gitarra akustikoa).

 

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
Auditorium (2019) [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Abendua 2019 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi