es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

HAUR PROGRAMAZIOA Auditorium

Abenduak 29 / 17:00 / 19:30

Masha y el Oso -Rescate en el circo -

Prezioak
23,00 - 26,25
Data guztiak ikusi Erosi online

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

KUDEAKETA-GASTUAK: Euskalduna Jauregiak 1 € aplikatuko du, sarrera-salmentarako Euskalduna Jauregiaren berezko bitarteko guztietan.

Sustatzailea: Get In

Iraupena.: 60 min.

Segurtasun eta leku-kontrolerako arrazoiak direla-eta, aretora sartzen diren pertsona guztiek (daukaten adina daukatela) sarrera eskuratu behar dute aurretiaz.

Masha eta Hartza erabateko fenomenoa da, eta milaka jarraitzaile ditu mundu osoan. Telesaila familia-arrakasta bihurtu da herrialde askotan; izan ere, entretenimendu adimentsu eta dibertigarria da, hala umeak nola gurasoak hezteko pentsatuta. Mashak eta Hartzak familiako txikienak hezten dituzte modu dibertigarri eta adimentsuan, zenbait balioren inguruan: benetako laguntasuna, sormenaren askatasuna eta oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

Txikienek abentura berri honetan parte hartu ahal izango dute, eta Masha eta Hartza basoko lagunekin batera ikusiko dituzte. Istorio honetan, pertsonaia berri bat ezagutuko dugu: Igor; ustezko izar-ehiztari horrek, bere zirkurako talentu bat topatzeko irrikan dagoela-eta, Hartza eramatea erabakiko du. Malkoak eta besarkadak non-nahi, abenturak eta txaloaldiak biltzen dituen mundu berri batera joango da Hartza.

Etorri Euskaldunara, eta ikas ezazu, Masha eta Hartzarekin batera, munduan ez dagoela adiskidetasuna baino gauza hobeagorik.

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
Auditoriuma [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

< Abendua 2018 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi