es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

MUSIKA MODERNOA

Miguel Poveda kontzertua

Auditorium

Maiatzak 25 / 20:30

Tour 30 Años de Música

Prezioak
27,00 - 72,00
Data guztiak ikusi

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

KUDEAKETA-GASTUAK:

  • Euskalduna Jauregiak 1 € aplikatuko du, sarrera-salmentarako Euskalduna Jauregiaren berezko bitarteko guztietan.
  • Zenbait sustatzailek bestelako kudeaketa-gastuak aplika ditzakete.
  • Sarrera-erosketa gauzatu aurretik, egiazta itzazu kudeaketa-gastuak.

Sustatzailea: Nervion Flynn

Iraupena: 110 min.

Orain dela 30 urte igo nintzen lehen aldiz oholtzara, eta, garai hartan, ez nuen inondik ere pentsatuko hainbeste urte pasata hementxe jarraituko nuenik eta kontzertu-bira bat eginez ospatuko nuenik urteurrena. Ohore handia da bidearen puska bat zuei erakustea; horretarako, kantu-sorta zabal bat prestatu dut: badago flamenko tradizionalik, badago kantu andaluziarrik eta badago poesiarik; izan ere, aniztasunean hazi nintzen. Eskerrak eman nahi dizkiot nire proposamenak jarraitu dituen publikoari, egunez egun beren bihotza eta talentua eskaintzen didaten musikariei eta bide honetan guztian konfiantza eman didaten pertsona guztiei. Hala abiatuko dugu emozioen bidaia, nire sustraietatik hasi eta gaur egunera arte.

Bira honetan, aurten editatu dudan trilogiaren puska bat aurkeztuko dut. Federico García Lorca poetari eskaini nion trilogiako lehen diskoa (EnLorquecido); hurrengo biak, ordea, batera argitaratu ditut, eta halako abestiak bildu ditut: batetik, kantu tradizionalak, eta, bestetik, haur nintzela aditu nituen eta musikarekiko grina hauspotu zidaten kantuak. Goza dezagun, eta gera ditzagun erlojuak, Denbora hegan doakigu eta.

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
Auditoriuma [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Maiatza 2019 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi