es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

BESTE BATZUK Auditorium

Apirilak 6 / 20:00

Muestra Carnaval de Cádiz

Prezioak
28,00 - 65,00
Data guztiak ikusi

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

KUDEAKETA-GASTUAK:

  • Euskalduna Jauregiak 1 € aplikatuko du, sarrera-salmentarako Euskalduna Jauregiaren berezko bitarteko guztietan.
  • Zenbait sustatzailek bestelako kudeaketa-gastuak aplika ditzakete.
  • Sarrera-erosketa gauzatu aurretik, egiazta itzazu kudeaketa-gastuak.

Sustatzailea: Nervión Flyn Producciones

Iraupena: 120 min

Bigarren urtez jarraian, iaz izandako arrakasta ikusita, Euskalduna Jauregiak Cádizko Inauteriaren erakusgarri bat eskainiko du, azken urteotan sari gehien jaso dituzten bi taldeen eskutik: José Luis García Cossio El Seluren txirigota (GRUPO DE GUASÁ) eta EL LOVE txirigota. Bi taldeek, Bilbon euren azken txirigotak eskaintzeaz gainera, euren arrakasta handienen errepasoa egingo dute.

Inauteria jai unibertsala da, eta, Cádizen, bertako herritarrek letra eta musika jartzen dizkiote. Cádiztarrak ia bi mendez aritu dira kantu-kazetaritza egiten, argitaratu gabeko letra eta musika duten abestiak sortzen eta, lengoaia zuzen eta lagunartekoaren bitartez, era guztietako emozioak eragiten. Inauterien balio orokorrek (urraketa, kritika soziala eta ironiaz eraikitako umore bereizgarria) adierazpiderik gorena lortzen dute Cádizen.

Cádizko Falla Antzoki Handian antolatzen den lehiaketak inauteri-koplen egile eta interpretatzailerik onenak biltzen ditu urtero.

Ez hutsik egin penintsulako inauteririk handiena oinarri duen bi orduko ikuskizun ahaztezin honetara.

 

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
Auditoriuma [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Apirila 2019 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi