es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

MUSIKA MODERNOA Auditorium

Martxoak 23 / 20:30

Music has no limits

Prezioak
30,00 - 59,00
Data guztiak ikusi Erosi online

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

Kudeaketa-gastuak: 1 €, Euskalduna Jauregiaren sarrerak saltzeko kanal propio guztietan.

%10eko deskontua Kutxabank Txartelekin erositako lehen 200 sarrerei. Gehinez bi sarrera txatel bakoitzeko. Kopurua bukatzerakoan deskontua bertan behera geldituko da.

Sustatzailea: PUM TOURS MEDIA SPAIN, S.L.

Nazioarteko talenturik onenarekin sortutako ikuskizunik handiena da. MHNL paregabeak musikaren alorreko muga tradizionalekin hausten du; horri esker, zentzumen guztiak astinaraziko dizkizun eta zur eta lur utziko zaituen esperientzia biziko duzu.

Opera, musika klasikoa, house, rock, dance, gospel, jazz eta abarren fusioa. Generoen nahasketa eta, besteak beste, Michael Jackson, U2, Laurent Garnier, Queen, Avicii, Barbra Streisand, The White Stripes, The Police taldeen abestiak, orain arte inoiz entzun ez dituzun eran. Zure abestirik gogokoenak, diziplina artistiko guztietako jeinuek agertoki berean interpretatuta.

Salto, oihu, dantza eta barre egingo duzu, edozer gerta daitekeen unibertso irekian. Argi, kolore eta efektuen fenomenoa. Music Has No Limits ikuskizunak musikaren muga eta kanon guztiak ezabatzen ditu, emankizun bakoitza bizipen paregabeko bihurtzeko.

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
Auditoriuma [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< March 2019 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi