es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

MUSIKA MODERNOA

PERALES - BALADAS PARA UNA DESPEDIDA- DATA BERRIA!

Auditorium

2020ko abenduak 5/ 20:30

Prezioak
27,50 - 81,00
Data guztiak ikusi Erosi online

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

Sustatzailea: Getin

Kontzertu honek  90 minutu iraungo du ( atsedenaldirik gabe)

José Luis Peralesek agur bira iragarri du igaro den azaroaren 22an, ostirala, Mirándote a los ojos lanaren argitalpenarekin batera. Pablo Peralesen produkzioarekin berriz grabatutako 3 disko eta 35 abestiren bilduma da aipatutako lana.

“Baladas para una despedida” maiatzean hasiko da, eta Espainia eta Amerika osoa zeharkatuko du.

MIRÁNDOTE A LOS OJOS

José Luis Peralesen ezagunena eta ez hain ezaguna; bera da gehien kantatzen den gaztelaniazko kantautorea, gehien interpretatu dena, eta munduan gehien itzuli dena.

José Luis Peralesek Mirándote a los ojos lana aurkeztu du, izen propioa duten hiru disko dituena: Recuerdos diskoak bere lan arrakastatsuenetako hamabost abesti biltzen ditu; Retratos diskoak besteentzako idatzitako edo beste artista batzuek bertsionatutako hamar lan biltzen ditu, eta Melodías perdidas diskoak autoreak bereziki maite dituen eta berarentzat oso bereziak diren hamar abesti ditu. Lana film dokumental batekin osatu da: Algo nuevo que contarte.

Zer gehiago esan daiteke José Luis Perales artista handiari buruz, bost hamarkadaz mundu osoan saldutako milioika diskoei buruz, gaur egunera arte urre eta platinozko ehun disko baino gehiago dituenari buruz? Sarietatik haratago, hizkuntza ugaritan dauden eta egongo diren bertsio ugariak: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, errusiera, greziera, txinera, japoniera, arabiera… Perales bere purutasunaren eta xumetasunaren artearen jakitun da. Bere garaian deskubritu eta maite izan zutenek are gehiago maitatuko dute… Eta zorionekoak zuek, azkenean, autore baten, artista unibertsal baten errebelazioa ezagutuko baituzue.

 

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Jesarlekuen planoa:
Auditorium (2019) [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Abendua 2020 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi