es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

HAUR PROGRAMAZIOA A1 Antzoki aretoa

Abenduak 30 / 17:00 / 19:00

Pinotxo

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Kudeaketa-gastuak: 1 €, Euskalduna Jauregiaren sarrerak saltzeko kanal propio guztietan.

Sustatzailea: Glu Glu Producciones

Iraupena: 60 min.

Adin gomendatua: 3-9 urte

Carlo Collodiren ipuin klasikoa abiapuntutzat hartuta Glu-Gluk “Pinotxo” taula gainera eramango du.

Pinotxo familia guztiari zuzendutako antzerkia izango da, dantza eta musika ardatz izango direla.

Geppetto bakarrik bizi den zurgin zaharra da. Halako batean egur zati magikoa iritsiko zaio. Egur zati horrekin egurrezko txotxongilo ederra sortuko du eta Pinotxo izena jarriko dio. Sortutakoa, ordea, ez da edonolako txotxongiloa izango. Bere kabuz ibili eta hitz egin dezake Pinotxok eta, horrela, Geppettok  pozarren semetzat hartuko du. Baina egurrezko semea ez da ume zintzoa izango.

Hamaika abentura bizi eta gero, Pinotxok gezurrak hanka motza duela ikasiko du. Horrez gainera, bidean topo egindako aurrenekoarekin fidatzeak izan dezakeen arriskuaz jabetuko da. Baina azkenean, bere bihotz onagatik benetako ume bihurtzea lortuko du.

Komedia musikala baliatuz taula gainean atzoko, gaurko eta biharko umeen abenturak ekarriko ditugu taula gainera. Oraindik ere gaur egunerokotasuna mantentzen duen ipuina da Collodik XIX. mendean ikasitakoa, gaurko haurren irudi eta ikasgai.

Egilea: Galder Perez. Zuzendaria: Maitane Zalduegi Viar.

Elenkoa: Jon Casamayor // Iñaki Maruri, Itxaso Quintana, Andrea Covadonga, Ugaitz Alegria // Iñaki Maruri.

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
A1 [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

< Abendua 2018 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi