es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

BESTE BATZUK Auditorium

Urriak 20 / 12:00

Reinhold Messner - Ezinezkoaren lilura

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Kudeaketa-gastuak: 1 €, Euskalduna Jauregiaren sarrerak saltzeko kanal propio guztietan.

Ekitaldira nahikoa denboraz joateko eskaera egiten dizuegu. Hitzaldia jatorrizko bertsioan da, eta bertaratzen direnek aldibereko itzulpenerako gailuak izango dituzte eskura, Auditoriumerako sarreran.

Sustatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

Iraupena: 90 min

Reinhold Messner alpinista Euskalduna Jauregian izango da, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Alex Txikoni esker

Urriaren 20an, Reinhold Messner-ek hitzaldi bat emango du, «Ezinezkoaren lilura» izenburupean, Euskalduna Jauregian, historian pertsona bat lehen aldiz oxigenorik gabe Everestera igo zeneko 40. urteurrenean. Pertsona hori Messner izan zen. Sarrerak urriaren 8an egongo dira salgai.

Messner lehenengoa izan zen munduko hamalau gailurrik altuenetara iristen; oro bat ezaguna da Everestera oxigeno artifizialik gabe igo zen lehenengo pertsona izategatik. Hori 1978. urtean izan zen.

Bilbon, 2018ko urriaren 8an. Urriaren 20an, Reinhold Messner alpinista handiak hitzaldi bat emango du Euskalduna Jauregian, eguerdiko 12:00etan.  Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Alex Txikonen laguntzari esker antolatu da nazioarteko alpinistarik garrantzitsuenak emango duen hitzaldia, zeina gaur aurkeztu duten. Messner-ek (berriki Asturiaseko Printzesa saria eman diote, kirolari onenaren kategorian) mendiarekin duen esperientzia kontatuko du «Reinhold Messner. Ezinezkoaren lilura» hitzaldian, non Alex Txikon alpinista bizkaitarrak ere parte hartuko duen.

Reinhold Messner bera oxigenorik gabe Everestera lehenengoz igo zeneko 40. urteurrena betetzen denean emango du hitzaldia alpinistak.

Ekitaldian, Messner-ek alpinismoaren historiari buruz hitz egingo du, hamahiru menditan izan dituen esperientzietatik abiatuta, zeinak hitzaldian zehar ikusi ahal izango diren ordenagailuz prestatutako satelite-irudien bidez.

Reinhold Messner

Reinhold Messner ezaguna da lehena izategatik Everestera oxigeno artifizialik gabe igotzen. Hori 1978. urtean izan zen —40 urte igaro dira, beraz—, eta, orduan, 8.848 metrora iritsi zen, Peter Jabeder austriarraren batera. Hamalau zortzi miletako gailurrak egiten ere izan zen lehena.

Orduan erabili zituen teknikak eta taktikak berritzaileak dira oraindik ere, eta haren gaitasun fisikoa, apartekoa. Alpinismoaren eta eskaladaren historian eragin duten bost pertsonen artean dago; izan ere, bisionario bat da eta bere garaiari aurrea hartu dio. Aitzindaria da Dolomitetan, zazpigarren graduko arroka-eskaladan.

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
Auditoriuma [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

< Urria 2018 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi

Cookien erabilera

WEBGUNE honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileak webguneko gune eta orrialdeetatik nabigatzen duenean. WEBGUNEAK erabiltzen dituen cookieak nabigaitzaile bati WEB zerbitzari baten bidez bidaltzen zaizkion fitxategiak dira, erabiltzaileek WEBGUNEAN egiten dituzten jarduerak erregistratzeko eta nabigazio erraz eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Gehiago irakurri

Onartu