es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

Webgune hau ahalik eta ondoen ikusteko, honako nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen dizugu: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Mila esker.

ERAKUSKETA Erakusketa ataria

Abenduaren 15etik urtarrilaren 7ra

Rolls-Royce "Estiloz beteriko mende bat”

Prezioak
7,00 - 9,00
Data guztiak ikusi

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

EROSI ONLINE:

EROSI: Sarrera hau astelehenetik ostegunera bitartean da baliozkoa (jaiegunetan izan ezik)

 

EROSI: Sarrera hau ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan da baliozkoa

Une bakoitzean dagoen leku-kopuruaren arabera sartu ahal izango da erakusketara. (2017ko abenduaren 15etik 2018ko urtarrilaren 7ra)

 

%15eko deskontua erosketetan, 2017ko azaroaren 30era arte.

 

Sartzeko azken ordua, erakusketa itxi baino ORDUBETE lehenago.

 

Marka ospetsuak 1910 eta 1998 bitartean fabrikatutako eredu guztiak jarriko dira ikusgai: maharajek, erregeek, Hollywoodeko izarrek eta beste askok erabilitako autoak.

Miguel de la Vía – Torre Loizaga bildumako Rolls-Royce ibilgailuen aukeraketa ikusgarria egongo da ikusgai, lehenengo aldiz, Euskalduna Jauregian, abenduaren 15etik urtarrilaren 7ra.

Erakusketak, alde batetik, Ochoa García de Loizaga familiaren eta Museoaren fundatzaile Miguel de la Vía enpresariaren historia biltzen du. Azken hori Europako Rolls-Royce bilduma bakarraren sortzailea da, eta 1910etik 1998ra bitartean fabrikatutako eredu guztiak bildu ditu.

Bestetik, bilduma horretako autorik esanguratsuenak jarri dira ikusgai, denboraren arabera antolatutako kontakizun lineala osatuz, hamarkada guztietako adierazgarriak diren ibilgailuekin.

Erakusketak automobilen historiako uneak azaltzen ditu, baita horiek izan zuten eragina ere, hala gizartean nola une bakoitzeko kulturan. Horretarako, hainbat agertoki eta gai eskaintzen dira, historia horretako hamar garairekin bat eginez, horiek ibilgailu bakoitzaren diseinuan eta teknikan izan duten eragina interpretatuta.

Erakusketa osatzeko, tailerrentzako gune bat eta bildumako ibilgailuekin osatutako Photocall bat egongo dira.

4 urtetik beherako umeak dohainik sartuko dira.

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

< Abendua 2017 >
< Urtarrila 2018 >
Todas las fotos de Euskalduna en nuestra galería
Argazkiak ikusi

Cookien erabilera

WEBGUNE honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileak webguneko gune eta orrialdeetatik nabigatzen duenean. WEBGUNEAK erabiltzen dituen cookieak nabigaitzaile bati WEB zerbitzari baten bidez bidaltzen zaizkion fitxategiak dira, erabiltzaileek WEBGUNEAN egiten dituzten jarduerak erregistratzeko eta nabigazio erraz eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Gehiago irakurri

Onartu