es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

MUSIKA MODERNOA

The Beatles Tribute

0B aretoa

Urtarrilak 27 / 19:00

Prezioak
43,00
Data guztiak ikusi

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

Kudeaketa-gastuak: 1 €, Euskalduna Jauregiaren sarrerak saltzeko kanal propio guztietan.

Sustatzailea: NK Producciones Artísticas

Iraupena.: 120 min.

Erosi sarrera Abbey Road-era bidaia egiteko, eta egin ezazu bat Sgt. Pepper’s Lonely Hearts Club Band-ekin, Liverpooleko soinua agertoki gainera ekarriko duten The Beatles Tribute taldearekin. Beatlesen abestirik onenak eta garai hartako jantzi eta musika-tresnen erreplikak; ikuskizun honek John, Paul, George eta Ringo musikarien benetako kontzertu baten emozio eta energia guztia islatzen du.

Beraz, Twist and Shout, Paperback Writer edo Let it be entzun nahi badituzu, ikuskizun honek beste garai batera eramango zaitu, mundua liluratu zuten abestien eta musikaren bikaintasunaz eta dibertsioaz gozatzeko.

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
A1 [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Urtarrila 2019 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi