es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

MUSIKA MODERNOA

Tina Turner Tribute

Auditorium

Urtarrilak 2 / 20:30

Prezioak
38,00 - 40,00
Data guztiak ikusi

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

Kudeaketa-gastuak: 1 €, Euskalduna Jauregiaren sarrerak saltzeko kanal propio guztietan.

Sustatzailea: NK Producciones Artísticas

Iraupena: 140 min.

Ia 60 urte iragan dira bere debutetik, eta Tina Turnerrek jarraitzen du “Simply the best” izaten. Belaunaldi berriek ez dute lortu hark lortu zuen Rockaren Erreginaren izendapena kentzea. Agertokiaren gainean energia hutsa zen, eta bere kontzertuak dinamitazko eztanda ziren.

Abeslariaren zale-multzoek bera agertokien gainean berriro ikusteko aukera izango dute Tina Turner Tribute ikuskizunean. Kantaria, ahots ahaltsu eta basatiaz, abeslari estatubatuarra bilakatuko da, eta bereganatu ahalko ditu Tina Turnerren energia indartsua, horren presentzia liluragarria, sentsualitatea, eta soularen eta rock and rollaren konbinazio ezin hobea.

Kontzertuan 50 urte baino gehiagoko lan-ibilbidean izandako abestirik arrakastatsuenen errepasoa egingo da. Alegia, hainbat belaunaldiren bizitzaren soinu-banda diren abestiak, What’s love got to do with it eta We don’t need another hero abestiekin hasita, Proud Mary, Private dancer, mitikoa den River deep – Mountain high abestiekin jarraituta, eta, nola ez, The best.

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
Auditoriuma [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Urtarrila 2019 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi