Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

Webgune hau ahalik eta ondoen ikusteko, honako nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen dizugu: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Mila esker.

ERAKUSKETA Erakusketa ataria

2016ko abenduaren 15etik 2017ko otsailaren 19ra

Titanic - The Reconstruction

Titanic itsasontzian sartu, eta sentitu ezazu!

Prezioak
4,00 - 10,00
Data guztiak ikusi

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Iraupena: 60 min.

EROSI ONLINE:

EROSI: Sarrera hau asteartetik ostegunera bitartean da baliozkoa (jaiegunetan izan ezik)

 

EROSI: Sarrera hau ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan da baliozkoa

 

O R D U T E G I A:

Asteartetik ostiralera: 16:30etik 21:00etara.

Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 21:00etara.

Astelehenetan, itxita (2017ko urtarrilaren 2an izan ezik).

 

O R D U T E G I   B E R E Z I A:

2016ko abenduaren 23tik 2017ko urtarrilaren 7ra. (Eskolako oporrak)

Asteartetik ostiralera: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara.

Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 21:00etara.

 

Abenduaren 24an eta 31n: 10:00etatik 14:00etara.

Abenduaren 25ean eta Urtarrilaren 1ean: 17:00etatik 21:00etara.

Txartel-leihatila erakusketa itxi baino ordubete lehenago itxiko da.

 

IRAKASKUNTZA ZENTROAK:

Euskadiko Irakaskuntza Zentroek abenduaren 10a baino lehen egindako bisita-erreserba guztiek %10eko deskontua izango dute sarreren prezioan. (titanic@fundaciontitanic.com)

 

Taldeen erreserbak: titanic@fundaciontitanic.com

 

Erakusketa ikusteko batez besteko denbora: ORDU 1

 

  • Sartzeko azken ordua erakusketa itxi baino ordubete lehenago izango da.
  • Audiogida prezioaren barruan dago
  • 6 urtetik beherako umeak: dohainik (Audiogida: 3 euro)

 

Erakusketa liluragarri honek diziplina anitzeko orientazioa dauka, eta helburu kultural, didaktiko eta argitzaileen zerbitzura dago. Jatorrizko elementuak biltzen ditu, eta elementu horietako batzuek balio historiko handia dute. Erreplika eta irudi esklusiboez gain, “Titanic” itsasontziaren nahiz ontziratze-portuaren maketa handia ikus daiteke; luzeran 12 metro ditu, zabaleran 4,5 metro eta eskoran 3,9 metro, eta 1:30 eskalan egina dago. Orain arte itsasontzi dotore horri buruz egindako maketarik handi eta ikusgarriena da.

 

“Titanic: The Reconstruction” erakusketa gaikako hamahiru gunetan banatzen den ibilbidea da; gune horiek, pieza harrigarrien bidez, eraikitze-prozesuko hainbat alderdi, itsasontziko bizimodua eta amaieran (1912ko apirilaren 15ean, Iparraldeko Atlantikoan) izandako dramazko eta emoziozko gertaerak xehetasun handiz erakusten dituzte.

 

Erakusketan, honako hauek ikusteko aukera egongo da: muntaiako tresna, material eta planoak; nabigatzeko jatorrizko tresnak; itsasontzia eta bertako bizimodua ezagutaraztea ahalbidetzen duten irudi eta jatorrizko elementuak; 1909an fabrikatutako altxor historikoa den “Titaniceko kotxea” dagoen sotoen erreprodukzioa, elikagaiekin, baxerarekin, parpailekin, etab.; jatorrizko galako jantziak; bidaiari batzuen objektu pertsonalak; komunen eta irrati-telegrafiako “Marconi kabinaren” erreplika zehatzak, eta itsasontzi ospetsuaren gainbehera argitu zuten istorio hunkigarrien oroitzapen zirraragarriak. Artelanak sotora eraman ohi ziren, eta, bertan, Enrique Gran margolariaren “Titanicen ametsa” izeneko jatorrizko koadroa ikusteko aukera egongo da. Obra horrek nazioarteko bildumagile garrantzitsuen interesa piztu du, baita Leonado Di Caprio aktorearena ere.

 

Azkenik, ikusleak maketa handia dagoen gunera hurbilduko dira. Maketa 3.000 punturekin argiztatzen da, eta istriborretik irekita dago, honako hauetaz xehetasun handiz gozatu ahal izateko: gelak, korridoreak, eskalinata handia, gimnasioa, igerilekua, bainu turkiarrak, sotoak, jantokiak, makinen aretoa eta “Titanic” itsasontziko beste gune batzuk. Itsasontzia Southamptoneko portuaren erreplika zehatzean kokatuta dago; izan ere, bertatik abiatu zen New Yorkera, 1912ko apirilaren 10ean.

 

Informazio gehiago

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak eta egitarauak  aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

< abendua 2016 >
< urtarrila 2017 >
< otsaila 2017 >

Cookien erabilera

WEBGUNE honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileak webguneko gune eta orrialdeetatik nabigatzen duenean. WEBGUNEAK erabiltzen dituen cookieak nabigaitzaile bati WEB zerbitzari baten bidez bidaltzen zaizkion fitxategiak dira, erabiltzaileek WEBGUNEAN egiten dituzten jarduerak erregistratzeko eta nabigazio erraz eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Gehiago irakurri

Onartu