es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

Webgune hau ahalik eta ondoen ikusteko, honako nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen dizugu: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Mila esker.

ANTZERKIA A1 Antzoki aretoa

2017ko azaroaren 23tik 29ra

TOC TOC - Euskaldunan berriro

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Kudeaketa-gastuak ez daude prezioaren barruan sartuta.

Iraupena: 105 min.

“Toc Toc”, azken hamarkadetako antzerki-fenomeno handia, Euskaldunara itzuliko da, Aste Nagusian ikusleen aldetik lortutako arrakasta itzelaren ondoren.

 

Jendeak hala eskatuta, Julián Quintanillak egokitu eta Esteve Ferrerrek zuzendutako Laurent Baffieren komedia zoragarriaren sei emanaldi gehiago izango dira azaroan.

 

Aktoreak Carmen Arévalo, Laura Hernando, Sara Moros, Ana Trinidad, Paco Obregón, Oscar Ramos eta Esteve Ferrer bera dira. “Toc Toc” antzezlanak sei pertsonaren topaketa kontatzen du, psikiatra ospetsu baten kontsultako itxarongelan. Euretako bakoitzak NOK (Nahasmendu Obsesibo Konpultsibo) jakin bat dauka. Pertsonaietako batek gauzak zenbatzen ditu; beste batek ez ditu marrak zapaltzen eta dena modu asimetrikoan jartzen du; hirugarren batek Gizateriarekiko kontaktu fisiko oro saihesten du, eta oso sarri garbitzen ditu eskuak; beste batek poltsa arakatzen du behin eta berriz, dena bere lekuan dagoela ikusteko, eta aitaren egiten du, begiak kliskatzen dituen maiztasun berarekin; bosgarren pertsonaiak purrustadak botatzen ditu aukera duen bakoitzean; eta seigarren gaixoak bi aldiz errepikatzen du bere esaldi bakoitza.

 

Itxarongelan dauden bitartean, eta psikiatra atzerapenez dabilenez, sei pertsonaiek itxaronaldia arintzeko modua aurkituko dute: elkar ezagutuz, esperientziak trukatuz, batak besteari erronka joz, eta, batera dauden denbora-tarte horretan, talde-terapia bitxia eginez.

 

“Toc Toc” eldarniozko komedia da; izan ere, ikusleen barre-algara etengabeak sorrarazten dituzten egoera pipertsu eta sumatu ezinezkoak aurkezten ditu bata bestearen atzetik.

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Jesarlekuen planoa:
A1 [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

< Azaroa 2017 >
Todas las fotos de Euskalduna en nuestra galería
Argazkiak ikusi

Cookien erabilera

WEBGUNE honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileak webguneko gune eta orrialdeetatik nabigatzen duenean. WEBGUNEAK erabiltzen dituen cookieak nabigaitzaile bati WEB zerbitzari baten bidez bidaltzen zaizkion fitxategiak dira, erabiltzaileek WEBGUNEAN egiten dituzten jarduerak erregistratzeko eta nabigazio erraz eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Gehiago irakurri

Onartu