es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

MUSIKA MODERNOA

Woody Allen & The Eddy Davis New Orleans Jazz Band

Auditorium

Ekainak 16 / 20:30

Prezioak
65,00 - 90,00
Data guztiak ikusi

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Opari Txartela: Baldintzak ikusi

KUDEAKETA-GASTUAK:

  • Euskalduna Jauregiak 1 € aplikatuko du, sarrera-salmentarako Euskalduna Jauregiaren berezko bitarteko guztietan.
  • Zenbait sustatzailek bestelako kudeaketa-gastuak aplika ditzakete.
  • Sarrera-erosketa gauzatu aurretik, egiazta itzazu kudeaketa-gastuak.

 

Sustatzailea: Get In

Iraupena: 90 min.

Woody Allen & The Eddy Davis New Orleans Jazz Band taldeak zenbait kontzertu iragarri ditu Europan uda honetarako. Hautatutako hirietako bat Bilbo izan da, eta Euskalduna Jauregian izango dira ekainaren 16an.

Taldea beste hiri enblematiko batzuetan ere izango da, esaterako, Amsterdam, Bartzelona, Munich edo Milanen, eta egin ohi izan duten bezala, performance inprobisatua eskainiko dute, inolako gidoirik gabea, eta XX. mende hasierako gaiak interpretatuko dituzte: himnoak, bluesa eta raga. Denak ere hainbat artista legendariotan oinarrituak, hala nola Sidney Bechet, George Lewis, Johnny Dodds, Jimmie Noone eta Louis Armstrong.

Duela 36 urte hasi ziren Woody eta Eddy Davis musika zuzendariak zuzendutako New Orleanseko Jazz Band taldea agertokiz agertoki ibiltzen eta jendeari New Orleanseko musikan inspiratutako nahasketa eskaintzen; duela 23 urte egin zuten Europako lehenengo bira, 1996an, eta 21 egunean 19 kontzertu eskaini zituzten orduan. Bira hura “Wild Man Sings the Blues” dokumentalean islatu zuten, kritikak oso gustukoa izan zuen eta Katherine Bigelowek zuzendu zuen, Oscar bat irabazi zuenak; zuzendaria Woodyrekin eta bere taldearekin ibili zen bira osoan.

Woodyk eta taldeak New Yorkeko Carlyle kafeko aretoetan ere jotzen dute; kafe hori ospetsua da bere ondare musikalagatik.

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
Auditoriuma [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

Erreklamazioak
Emanaldien eta ikuskizunen argiztapenari eta soinuari buruzko alderdi tekniko guztiak horien ardura duten enpresa sustatzaileei soilik dagozkie.
Euskalduna Jauregiak arrazoi horiengatik jasotako erreklamazio guztiak bidaliko dizkie ikuskizuna sustatu duten enpresei.

< Ekaina 2019 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi