es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

ANTZERKIA A1 Antzoki aretoa

Abenduak 27-28

Ya no me ves #elchicoinvisible

Sarrerak erosteko beste bide batzuk

Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Salmenta kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.

Kudeaketa-gastuak: 1 €, Euskalduna Jauregiaren sarrerak saltzeko kanal propio guztietan.

Iraupena: 75 min

Norbait desagertuko da. Zu izango zara?

Bilbon iaz izandako arrakastaren ondoren, Dakris bueltan dator inoiz baino indar handiagoz eta ilusio berriekin, ikuskizun honekin: YA NO ME VES #elchicoinvisible. Muntaia berria da, magia, umorea eta ezinezko efektuak nahasten dituena.

Dakrisek Magiako Lehen Sari Nazionala du, eta Urteko Mago izendatu dute. Ezaguna da, gainera, TVEn agertzen delako eta Discovery Maxen El Mago Pop saioko mago sortzailea delako. Programa hori El Terrat-ek ekoizten du, eta Bustamante, Ricky Rubio, Alaska eta Mario, Sergio Dalma, Alejo Sauras eta Cepedaren mailako izarrak aritu izan dira, besteak beste.

Ya no me ves ikuskizunean mutil ikusezinaren istorioa kontatzen da. Bidaia harrigarri bat da, eta teknika zehatz eta magia txundigarri eta egungo bati esker, ikusi ezin duzun hori ikusiko duzu.

“Ikusezina soilik existitzen da ikusten ez delako”

 

Informazio gehiago

Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldi tarteetan izan ezik, halakorik balego.

Aldaketak programazioan

Sustatzaileak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.

Jesarlekuen planoa:
A1 [PDF]

Bertaratze baldintza orokorrak:
Bertaratzeko baldintza orokorrak [PDF]

< Abendua 2018 >
Euskalduna Jauregiko argazki guztiak gure galerian
Argazkiak ikusi