es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

Zer da erabilerraztasuna?

Web baten erabilgarritasunak orrian eta bere edukietan ahalik eta erabiltzaile gehien sartzeko erraztasun maila neurtzen du.

On line aritzean aintzat hartzen ditugu honako hauek: nabigatzaileak, konexio elementuak, periferikoak, nabigatzailearen konfigurazioa, etab.

Zailtasunei begira, agerian suertatzen diren urritasunei egiten diegu erreferentzia, hala nola, ikusmen, entzumen, adimen eta mugimen urritasunei.

Konpromezurako aitorpena

www.euskalduna.eus webguneak bere webgunearen erabilerraztasunarekin konpromezu irmoa du, ahalik eta erabiltzaile gehienera heltzeko itxaropenarekin, bezeroen urritasun mailak kontuan harturik. Horretarako, W3C atondutako teknologiak erabiltzen ditu, eta honako erabilerraztasunerako abiapuntuak.WAI 1.0.

Webgunea erabiltzeko zailtasunik izanez gero, komentariorik luzatu nahi izanez gero, edo aferaren gainean zerbait helarazi nahi baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan. Horretarako, kontaktuan jartzeko honako inprimakia erabili “www.euskalduna.eus“.

Gure erantzuna, COVID-19aren aurrean
Pandemia orokorraren ondorioz, Euskaldunaren jarduerak ezohiko aldaketak izan ditu. Jarduera asko bertan behera gelditu dira.
Sarreren zenbatekoa itzultzeko, sarrerak erosteko erabili zen bide bera erabiliko da. Bestelako oharrik egon ezean, Euskaldunako leihatila itxita egongo da. Euskaldunako leihatilan sarrerak eskuratu zituztenen kasuan, ez da egongo epemugarik zenbatekoa jasotzeko.
Halaber, aldaketak egon dira hainbat biltzar eta "meetings & events" direlakoak egiteko ezarritako egunetan ere. Ildo horretatik, Euskalduna Bilbaoko lantalde guztia ari da lanean bezeroei erantzuteko, hala egoera hauei erantzuteko nola urtearen gainerako egunetan egingo diren ekitaldien antolamenduan aurrera egiteko.