es eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EUSKALDUNA BILBAOKO OSTALARITZA ETA CATERING ZERBITZU GUZTIAK “ZERO PLASTIKO” DIRA

Dagoeneko "Tap water" edo ur iturri zerbitzua eskaintzen da ekitaldietarako.

 

Bilbon, 2020ko otsailaren 5ean

Plastikozko edukiontzien aplikazioetan baliabideen efizientzia eta zirkulartasuna hobetzeko Europako konpromisoaren ildotik, Euskalduna Jauregiak, bere ostalaritzako zerbitzuetan plastikoz eginda dauden elementuak erabat ezabatuz hasi du 2020. urtea, bertan jarduten duten enpresek horri buruzko neurriak ezarriz eta sare publikoko uraren kontsumoa bultzatuz.

ENEKO Bilbaok eta Gastronomía Euskaldunak dagoeneko ezarri dute jendeari arreta emateko edukiontzi eta material iraunkorren erabilera. Horrela, Euskaldunak aurrera egin du jasangarritasunaren aldeko konpromisoan, eta, horretarako, material tradizionalen eta berrerabilgarrien erabilera berreskuratu eta indartu da, kristala, loza, buztina, metala… besteak beste

Horren ordez, edukiontzi eta material jasangarrien erabilera ezarri da, hala nola beirazko botilak, dosi bakarreko elementu berriak, beirazkoak edo/eta bilgarri konpostagarria dutenak, eta material biodegradagarriekin edo/eta konpostagarriekin eginda dauden erabilera bakarreko elementuak, hauekin fabrikatutakoak:

  • Banbua: beste zuhaitz batzuk baino %30 azkarrago hazten eta hedatzen da, eta horrek 20 aldiz egur gehiago ekoizteko aukera ematen du. %100 biodegradagarriak diren sukaldeko tresna erresistenteak eta iraunkorrak egiteko aukera ematen du. Berunik, BPArik eta bestelako toxikorik gabea.
  • Artoaren almidoia: plastikoaren antzeko itxura eta ukimena duten, baina polimero plastikoak egiteko nekazaritza berriztagarrietatik eratorritako almidoiarekin ekoiztutako platerak, bolak, edalontziak eta mahaiko tresnak. %100 biodegradagarriak.
  • Azukre kanabera: erabilera bakarreko catering-piezetarako gomendatzen da. Azukre kanaberaren uztaren hondakin naturaletan oinarrituta egindako produktuak %100 biodegradagarriak eta konpostagarriak dira.
  • Palma orria: Arecako palmondotik eroritako hostoekin (ez da basorik sakrifikatzen, eta ez da fungizidarik ez pestizidarik erabiltzen) egindako platerak, erretiluak eta bolak. Egokia da laberako, mikrouhin-laberako eta izozkailurako.
  • Kraft papera edo kartoia: egurraren zuntzaren pulpatik lortzen da, pinutik batez ere. Gehien bat edalontzietan, plateretan, kaxatan eta erabilera bakarreko poltsetan erabiltzen da. Mikrouhin-laberako egokia da. %100 birziklagarria eta ekologikoa.
  • PLA berriztagarria: azido poli-laktikoa oso polimero biodegradagarri moldakorra da, % 100 berriztagarriak diren baliabideetatik datorrena, artotik, erremolatxatik, garitik eta almidoian aberatsak diren beste produktu batzuetatik, hain zuzen ere. Erabiltzeko eta botatzeko edalontzietarako erabiltzen da batez ere, plastikoaren oso antzeko itxura duelako. % 100 biodegradagarria.

 

ENEKO Bilbao ZERO PLASTIKO

Euskalduna Jauregiko goi sukaldaritzako zerbitzuak, ENEKO Bilbao, Eneko Atxa sukaldari bizkaitar ospetsuaren jatetxeak –bost Michelin izar ditu (horietako bat Eneko BILBAO jatetxearengatik)–, 2018ko maiatzean ireki zituen ateak, jasangarritasunaren aldeko apustu argiarekin: ura zilarrezko pitxerretan ateratzen da, kafea eta tea ateratzeko tresnak kristalezkoak edo plastiko berrerabilgarriz egindakoak dira, eta azukrea kristalezko azukre ontzietan eskaintzen da.

Gogora ekarri behar da “The World 's 50 Best Restaurants” zerrenda garrantzitsuak munduko jatetxe jasangarriena izendatu zuela Azurmendi jatetxea –Atxak Larrabetzun duen egoitza– 2018an, Euskalduna Jauregian egin zuen urteroko galan. Horrela, 2014an jaso zuen titulua berretsi zuen. Eta duela bi aste eskas, 2018ko Gastronomia osasuntsuaren Sari Nazionala jaso zuen; gastronomiaren bidez gizarte jasangarriagoa, osasuntsuagoa eta justuagoa sustatzeko egin dituen eta JAKI(N) proiektuan gauzatu diren esfortzuen aintzatespena. Proiektu horretan jasangarritasuna, osasuna eta konpromiso soziala batzen ditu, horretarako ezinbesteko tresnak baitira.

 

Gastronomia Euskalduna  ZERO PLASTIKO

Euskalduna Jauregiko eta Jauregia Jatetxeko cateringaren ardura duen enpresak cateringean plastikoz osatutako elementuen erabilera ezabatu du: ura eramateko botilatxoak, edari latak, PET botilak (brick-ak, edari gaseosoak…), monodosi platikoak (azukrea, sakarina, olioa, ozpina…). Erabilera bakarreko platereratzeko elementuak, Take Away kontsumo-osagarriak (lastotxoak, kafe-edalontziak…) eta erabiltzeko eta botatzeko ontziak.

 

Tap Water

Gainera, ekitaldietarako  ur iturri zerbitzua eskaini ahal izateko beharrezko lan guztiak egin dira Euskalduna Jauregiaren barruan. Ekintza horren helburua ekitaldi guztietan plastikozko botilatxoen erabilera masiboa ezabatzea da, ZERO PLASTIKOAREN aldeko apustuaren ildotik.