es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

Meetings&Events

Biltzarrek oso gustuko dute Euskalduna Jauregia, eta 2018ko zenbait unetan bertan guztira egin diren 38 biltzarretan elkartutako 69.105 parte-hartzaileak dira horren adierazgarri. Honako hauexek dira 2018an 1.000 lagun baino gehiago eduki dituzten tamaina handieneko 5 biltzarrak: SEIMC, Espainiako Gaixotasun Infekziosoen eta Mikrobiologia Klinikoaren Elkartearen Biltzar Nazionala; EL Sol Komunikazioaren XXXIII. Jaialdi Iberoamerikarra; 30th European Congress of Pathology; GSEF-Global Social Economy Forum; eta Labclin Laborategi Klinikoaren XII. Biltzar Nazionala.

Kultura

2018ko balantze kulturala oso ona izan da, eta, hortaz, aurten ere egiaztatu egin da geure eta inoren ohiturak eta tradizioak Euskalduna Jauregiaren ezaugarri bereizgarria direla, jende guztiarentzako eskaintza ugaria izan delako musikaren, antzerkiaren, operaren, balletaren, zarzuelaren, proiekzioen… esparruan. Guztira, 156 ikuskizun eskaini dira, 2017an baino 10 gehiago, alegia. 364 ekitaldi egin dira, eta okupazioa % 65ekoa izan da.

Euskalduna Digitala

Euskalduna ere sare sozialen fenomenoaren eraginpean dagoenez, 2018an ere bere bidea urratu du bertan. Urte osoan, bere erkidegoa % 32,17 handitu da, eta, bertan, Facebook zein Instagram izan dira jarraitzaile gehien metatu dituzten plataformak.

Guztira, Euskaldunak sare sozialetan sortu dituen edukien ondorioz, 9,7 milioi inprimaketa baino gehiago egin dira, baita kalitateko 40 K-tik gora elkarreragin ere. Horrez gain, guztira ikuskizunetarako 54.802 sarrera ere erosi dira www.euskalduna.eus webgunearen bitartez.

Modernizazioa

Euskaldunak lanean jarraitzen du, bere zerbitzuak modernizatzeko eta digitalizatzeko. Alde horretatik, 2018an, modu telematikoan erosten diren sarreretarako wallet zerbitzua jarri du abian, besteak beste, eta 50 €-ko, 100 €-ko zein 200 €-ko opari-txartelak ere jarri ditu salgai, ekimenera atxikitako Euskalduna ikuskizun guztietan trukatzeko.

Bikain Ziurtagiria

Euskalduna has obtained the BIKAIN Linguistic Quality Management certificate, granted by the Basque Government certifying the Centre’s standardised presence, usage and management of the Basque language.

informazio ekonomikoa 2018

Meetings&Events 2018

2018ko kultura ekitaldiak