es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

BILBOKO EUSKALDUNA JAUREGIAK %20ko DESKONTUA EGINGO DU BI EGUN BAINO GEHIAGOKO EKITALDIETARAKO GELAK ALOKATZEKO TARIFETAN, ABENDUAN, URTARRILEAN, OTSAILEAN ETA UZTAILEAN

Bilboko Biltzar Jauregiak eskaintza hau egingo du Meetings&Events ekitaldian, jarduera-maila txikieneko hilabeteetan Euskaldunako okupazioa handitzeko.%20ko deskontuak espazioak alokatzeko tarifetan soilik ezarriko dira, eta ez dira bateragarriak izango ekimenak sustatzeko enpresek dituzten beste merkataritza akordioekin.

Bilboko Euskalduna Jauregia hiri izaera duen zentro bat da, Bilboko erdigunean dago, eta 58.000 m2-ko azalera eta 26 gela ditu. 2.200 plazako auditorioa du, 600, 400, 300, 200 eta 125 pertsonarentzako lekua duten gelak, baita bilera eta kongresuetarako egokitutako beste espazio batzuk ere.

4.000 metro karratu dituen hall-a erakusketak eta ekimen mota oro egiteko espazio da, hala nola, produktuen aurkezpenak, bestelako aurkezpenak, after-work topaketak, etab.

Bilboko Euskalduna Jauregiak World´s Best Conference Center saria jaso zuen, AIPCak 2003an emandakoa, eta kudeaketan, irisgarritasunean eta ingurumenean duen gaitasuna bermatzen duten ziurtagiriek egiaztatutako kalitate-maila handia du.

Informazio gehiago hemen: info@euskalduna.eus

 

Cookien erabilera

WEBGUNE honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileak webguneko gune eta orrialdeetatik nabigatzen duenean. WEBGUNEAK erabiltzen dituen cookieak nabigaitzaile bati WEB zerbitzari baten bidez bidaltzen zaizkion fitxategiak dira, erabiltzaileek WEBGUNEAN egiten dituzten jarduerak erregistratzeko eta nabigazio erraz eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Gehiago irakurri

Onartu