es eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

IZARO BIZKAITARRAK “LIMONES EN INVIERNO” LAN BERRIA AURKEZTUKO DU EUSKALDUNAN MAIATZAREN 2AN

Euskalduna Jauregia izango da datorren maiatzaren 2an, 20:30ean, Izaro abeslari bizkaitarrak, “Limones en invierno” hirugarren lana aurkezteko bere herrialdean emango duen lehenengo kontzertuaren agertokia. Kontzertuan hainbat belaunaldi elkartuko dituen eta kontzeptuei eta estiloei dagokienez irekita egongo den proposamena izango da.

Artista gazteak kolorez, usainez, tenperaturaz eta kontraste zirraragarriz betetako diskoa aurkeztuko du urtarrilaren amaieran. Bere lanetan ingelesezko, euskarazko eta gaztelaniazko abestiekin ausartzen da Izaro, popa, folka, Mediterraneoaren itzala edo melodia urratu eta motela uztartuz. Mexiko hirian hasiko du bira berria, eta Euskal Herriko eta Latinoamerikako zenbait auditoriumetan arituko da ondoren.

25 urte ditu eta aintzatespen garrantzitsuak jaso ditu. Bere ibilbideari dagokion saria jaso du Musika Bulegoaren eskutik, eta baita emakumearen defentsarekin duten konpromisoarengatik Bizkaiko Batzar Nagusiek emandakoa ere. Gainera, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren deia jaso du bere kantuak moldatzeko, eta Ben Sharrock edo Lara Izagirre zinemagileek bere musika erabili dute.

Sarrerak eskuratu daitezke jadanik www.euskalduna.eus helbidean eta ohiko beste kanal batzuetan,  22 eurotik aurrera (kudeaketa gastuak barne).