es eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

IZAROK “LIMONES EN INVIERNO” ALBUM BERRIA AURKEZTU DU EUSKALDUNAN, MAIATZAREN 2AN KONTZERTUA JASOKO DUEN LEKU BEREAN

Artista bizkaitarrak gaur goizean aurkeztu du bere hirugarren diskoa. Euskalduna Jauregian emango duen kontzerturako sarrerak salgai daude jada.

Izarok “Limones en invierno” bere disko berria eta datozen hilabeteetan egingo duen bira aurkeztu ditu gaur goizean Euskalduna Jauregian. Birak maiatzaren 2an, 20:30ean, ekarriko du Euskaldunara.

“Limones en invierno” kolorez, usainez, tenperaturaz eta kontraste zirraragarriz betetako diskoa da. 26 urteko artista ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako abestiekin ausartzen da, eta pop, balts, erritmo latinoamerikar, une akustiko eta folk lan bikainak uztartzen ditu. Bere moldakortasunaren erakusgarri.

Bira datorren otsailaren 23an hasiko da Madrilen, eta Mexiko Hiria, Buenos Aires, Santiago de Chile, Montevideo eta Donostia, Baiona, Iruña edo Eibar bisitatuko ditu. “Limones en invierno” lanaren aurkezpena maiatzaren 2an, larunbatean, helduko da Euskalduna Jauregira, sarrerak dagoeneko salgai dituen kontzertuarekin.

Sarrerak eskuragarri daude jadanik www.euskalduna.eus helbidean eta ohiko beste kanal batzuetan 22 eurotik aurrera (kudeaketa gastuak barne).