es eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

“LA VUELTA AL MUNDO EN 80 DÍAS” MUSIKALA GABON HAUETAN EUSKALDUNAN

Urtarrilaren 4an, 17:00etan

 

Munduari bira emanez erlojuz kontra egindako lasterketa ezagunenean oinarritutako komedia musikal dibertigarria eta azkarra, Jules Verneren eleberri bikainean oinarritua

 

Bilbon, 2019ko azaroaren 6an

“La vuelta al mundo en 80 días” musikala Euskalduna Jauregiko Gabonetako programazioaren barruan egongo da. Emanaldia urtarrilaren 4an izango da 0B aretoan, eta helduek eta txikiek 80 eguneko lasterketaz gozatu ahal izango dute 90 minututan.

 

Komedia musikalak, Phileas Foggek munduan zehar erlojuz kontra egin zuen lasterketa kontatuko digu. Leku paregabeak zeharkatu zituen, Egipto, India, Txina, etab. Aireko ikuskizunak, magia, soinu banda eta antzezle bikainak direla eta, ikus-entzulea une oro harrituko da.

 

Vernek sortu zuen eta bere maisu lantzat hartzen den abenturaren moldaketak jakin-mina ezustekoekin eta barreekin uztartzen du, eta ausardiak muga guztiak gainditu ditzakeela erakusten du.

 

Sarrerak salgai daude jadanik www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan, 22 eurorengatik (kudeaketa gastuak barne).