Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

Webgune hau ahalik eta ondoen ikusteko, honako nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen dizugu: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Mila esker.

LEGE-OHARRA ETA PRIBATUTASUN-POLITIKA

PALACIO EUSKALDUNA-EUSKALDUNA JAUREGIAk, Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa) eta informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruz dagoen araudia (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) betez, jakinarazten dizu honakoak direla www.euskalduna.eus webgunearen bitartez egiten diren eragiketa guztiei aplikatzen zaizkien baldintza orokorrak.

1. Lege-datuak

PALACIO EUSKALDUNA-EUSKALDUNA JAUREGIA, S.A., honako helbide soziala duena:

Abandoibarra etorbidea, 4
48011 Bilbao

eta A48-589360 IFK zenbakiduna, Bilboko Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatuta, www.euskalduna.eus domeinuaren titularra, uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoa betez, Bilboko Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatuta.

2. Jabetza intelektuala

PALACIO EUSKALDUNA-EUSKALDUNA JAUREGIA da webgune honen eta bere edukien jabetza intelektualaren eskubideen titularra.

Erabat debekatuta dago webgune honetan inongo aldaketarik egitea. PALACIO EUSKALDUNA-EUSKALDUNA JAUREGIAk ez du bere gain hartuko baimendu gabeko erabilera edo aldaketetatik eratorritako erantzukizunik. PALACIO EUSKALDUNA-EUSKALDUNA JAUREGIAk ez du emango inolako erabilerarako lizentzia edo baimenik, jabetza industrial eta intelektualeko eskubideei edo webguneari, zerbitzuei edo edukiei lotutako bestelako jabetza edo eskubideri dagokienez.

Erabat debekatuta dago webgune honetako edukiak osorik edo zati batean erreproduzitzea, jatorria aipatu gabe edo horretarako berariazko baimenik eskatu gabe. Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta PALACIO EUSKALDUNA-EUSKALDUNA JAUREGIAren jabetza intelektual eta industrialean sortutako kalteek legez dagozkion ekintzak abiaraziko dituzte, eta, hala beharko balitz, ekintza horietatik eratorritako erantzukizunak aplikatuko dira.

3. Erabilera-baldintzak

Webgune hau PALACIO EUSKALDUNA-EUSKALDUNA JAUREGIAk sortu du informazioa emateko, eta horren erabilera pertsonala eta doakoa da.

a) Bidezko erabilera

Webgune honen eta bertako zerbitzuen erabiltzaileak zirkulazioaren lege eta erabilerekin bat datorren erabilera egiteko betebeharra du; webgunea eta bertako zerbitzuak ezin izango dira hirugarrenen eskubideekiko legez kanpokoak edo kaltegarriak diren helburuetarako erabili, ez eta, nola edo hala, webgunearen eta bertako zerbitzuen funtzionamendu eta erabilera normala kaltetu, baliogabetu, gainkargatu, hondatu edo galarazi dezakeen edozein modutan ere. Obligazio hori betetzen ez dutenek PALACIO EUSKALDUNA-EUSKALDUNA JAUREGIAren eta hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute, obligazio hori ez betetzearen ondorioz sortutako edozein kalte edo eragozpenengatik.

b) Akatsen bermea

PALACIO EUSKALDUNA-EUSKALDUNA JAUREGIAk ez du bermatzen webgunearen sarbidean edo edukietan akatsik egongo ez denik; argitalpen ofizialak aipatu edo erreproduzitzen badira, informaziozkoak baino ez dira izango, eta dagokion buletin edo iturri ofizialeko argitalpena soilik hartuko da baliozkotzat ondorio guztietarako.

c) Zerbitzuaren erabilgarritasuna

PALACIO EUSKALDUNA-EUSKALDUNA JAUREGIAk bere gain hartzen du, edozein unetan eta aldez aurreko abisurik eman gabe, bere webgunean jasotako informazioa edo webgunearen konfigurazioa zein aurkezpena aldatu eta berritzeko eskumena.

PALACIO EUSKALDUNA-EUSKALDUNA JAUREGIAk ez du bermatzen webgunea eta bertako zerbitzuak erabilgarri eta luzaroan eskuragarri egotea. Posible denean, webgunearen eta bertako zerbitzuen funtzionamendua etengo dela jakinaraziko da aldez aurretik.

PALACIO EUSKALDUNA-EUSKALDUNA JAUREGIAk ez ditu bere gain hartuko honakoek sortu ditzaketen kalte eta eragozpenak: webgunearen eta bertako zerbitzuen erabilgarritasun edo jarraitutasun faltak; erabiltzaileek webguneari eta bertako zerbitzuei eman ahal dizkieten erabileren iruzurrak; webgunearen eta bertako zerbitzuen huts egiteko aukerak, eta, bereziki, baina ez modu bakarrean, webguneetara edo zerbitzuak ematen dituzten guneetara sartzeko bideen akatsek sortu ditzaketenak.

4. Jasotako informazioa erabiltzeagatiko erantzukizuna

Erabiltzaileak badaki eta bere borondatez onartzen du webgunea eta bertako zerbitzuak eta edukiak, edonola ere, bere erantzukizunpean erabiltzen dituela. Webgunean sartzea eta bertan jasotako informazioa erabiltzea hori egiten duenaren erantzukizun esklusibokoa izango da. PALACIO EUSKALDUNA-EUSKALDUNA JAUREGIAk ez du erantzungo webgunean sartzeagatik edo bertako informazioa erabiltzeagatik sor daitezkeen ondorio edo kalteen aurrean, ezta edozein iritzi edo erabaki pertsonal zein enpresarial babesteko egindako erabileraren aurrean ere. PALACIO EUSKALDUNA-EUSKALDUNA JAUREGIAk ez du webgunean aipatzen diren hirugarrenen gaineko esteken konexiotik edo edukietatik eratorritako inongo erantzukizunik hartzen.

5. Cookieen eta jarduera-fitxategiaren erabilera

WEBGUNE honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileak webguneko gune eta orrialdeetatik nabigatzen duenean. WEBGUNEAK erabiltzen dituen cookieak nabigaitzaile bati WEB zerbitzari baten bidez bidaltzen zaizkion fitxategiak dira, erabiltzaileek WEBGUNEAN egiten dituzten jarduerak erregistratzeko eta nabigazio erraz eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Erabiltzaileek nabigatzailea konfiguratzeko aukera dute, cookieak sartzea galarazteko, blokeatzeko edo, hala badagokio, ezabatzeko. WEBGUNEA erabiltzeko, ez da beharrezkoa erabiltzaileek WEBGUNEAK bidalitako cookieak instalatzeko baimena ematea.

Era berean, WEBGUNEKO zerbitzariek modu automatikoan hautematen dituzte erabiltzaileek erabiltzen dituzten IP helbidea eta sarearen izena. Informazio hori guztia zerbitzariaren jarduera-fitxategi batean erregistratzen da; horri esker, datuak prozesatzen dira, neurketa estatistikoak egiteko helburuarekin, eta inpresio kopurua, bisita kopurua eta abar lortzen dira.

 

Cookiearen izenaIraupenaDeskribapena
_ga2 urteErabiltzaileak bereizteko erabiltzen da.
_gat10 minutuEskarien ehunekoa mugatzeko erabiltzen da.

 

 

WEBGUNEAREN monitorizazioa

WEBGUNEA monitorizatzeko berezko sistemez gain, webgune honek jabearen zerbitzarietan ostatatuta dauden baina ataritik kanpokoak diren estatistika-tresnak eta Google Analytics zerbitzua erabiltzen ditu; azken hori Google, Inc. enpresak ematen duen analisi-zerbitzua da; konpainiak Delawaren (AEB) du bulego nagusia, honako helbidean:

1600 Amphitheatre Parkway
Mountain View, Kalifornia
CA 94043 EE UU

Google

Google Analytics zerbitzuak cookieak erabiltzen ditu, WEBGUNEARI erabiltzaileek zein erabilera egiten duten aztertzen laguntzeko. Cookieak WEBGUNEAREN inguruan sortzen duen informazioa, IP helbidea barne hartuta, zuzenean bidali eta artxibatzen da Googlen, Amerikako Estatu Batuetako zerbitzarietan. Googlek gure kontura erabiliko du informazioa, WEBGUNEAREN erabileraren aztarnari jarraitzeko helburuarekin, jarduera-txostenak osatuz eta WEBGUNEAREN jarduerari eta Interneten erabilerari lotutako beste hainbat zerbitzu emanez.

Googlek informazio hori hirugarrenei helarazi ahal izango die, Legeak hala eskatzen duenean edo hirugarren horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen dutenean.

Googlek ez du zure IP helbidea lotuko eskura duen inongo beste daturekin.

WEBGUNE hau erabiltzean, Googlek zuri buruzko informazioa tratatzeko baimena ematen ari zara, goian zehaztutako moduan eta helburuetara.

Datuak edo informazioa tratatzeari uko egin diezaiokezu, zure nabigatzailean dagokion konfigurazioa aukeratuta; hala ere, kasu horretan, litekeena da WEBGUNE honen funtzio guzti-guztiak erabili ezin izatea.

5. Datu Pertsonalen Babesa

PALACIO EUSKALDUNA-EUSKALDUNA JAUREGIAren wegbune edo zerbitzuetara sartzeko datu pertsonalik jaso behar bada, jakinarazten da datu horiek Datu Pertsonalak Babesteari buruz indarrean dagoen araudian eta garapenezko bestelako araudietan ezarritakoaren arabera tratatuko direla. Emandako datuak fitxategi automatizatu batean sartuko dira; fitxategi hori behar bezala inskribatuta dago Datu Pertsonalak Babesteko Erregistro Nagusian. Erabiltzaileak baimena ematen du datu horiek tratatzeko, webgune honen bitartez egindako eskaria modu egokian bideratzeko asmoz, zerbitzua eman, jakinarazpenak bidali eta beste edozein ekintza abian jartzeko.

PALACIO EUSKALDUNA-EUSKALDUNA JAUREGIAk datuen babeserako indarrean dagoen legedia betetzen du, eta bildutako datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezko prozedura administratibo eta teknikoei jarraitu die.

PALACIO EUSKALDUNA-EUSKALDUNA JAUREGIAren pribatutasun politikak erabiltzaileari bermatzen dio, edonola ere, datuak kontsultatu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egiteko eskubidea, PALACIO EUSKALDUNA-EUSKALDUNA JAUREGIAri zuzendutako posta arrunt bidez:

Abandoibarra etorbidea, 4
48011 Bilbao

edo mezu elektroniko bidez: info@euskalduna.eus

6. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Webgune honen erabilera Espainiako legediak arautzen du, erabiltzailearen lege-ingurua edozein dela ere. Baldintza horiek interpretatzeko orduan sor daitezkeen gatazkak PALACIO EUSKALDUNA-EUSKALDUNA JAUREGIAk bere jarduna finkatuta duen tokiko epaitegietan ebatziko dira.

Zure helbide elektronikoa ematen badiguzu, helbide hori PALACIO EUSKALDUNA-EUSKALDUNA JAUREGIAk ematen dituen zerbitzuei buruzko jakinarazpenak bidaltzeko erabiltzeko baimena ematen duzu.

Cookien erabilera

WEBGUNE honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileak webguneko gune eta orrialdeetatik nabigatzen duenean. WEBGUNEAK erabiltzen dituen cookieak nabigaitzaile bati WEB zerbitzari baten bidez bidaltzen zaizkion fitxategiak dira, erabiltzaileek WEBGUNEAN egiten dituzten jarduerak erregistratzeko eta nabigazio erraz eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Gehiago irakurri

Onartu