es eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

320 ZALETU BAINO GEHIAGOK EGINGO DITUZTE HÄNDELEN “MESIAS”-EN KORUAK ABENDUAREN 5EAN EUSKALDUNAN EGINGO DEN PARTAIDETZA KONTZERTUAN

“La Caixa”-k eta BOSek bultzatzen dute Lurraldeko abesbatza elkarteen partaidetza duen kontzertua

 Kontzertu hunkigarria eta musika zaleek gogo handiz itxaroten dutena, dagoeneko klasiko bilakatu dena

 Bilbon, 2019ko azaroaren 7an

Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta “La Caixa”-k “Bilboko 2019ko Mesias Partaidea” antolatu dute abenduaren 5ean, ostegunean, 19:30ean, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean.

Partaidetzan oinarritutako “La Caixa”-ren kontzertuek musika koralaren zale diren abeslariak eta nazioartean ospe handia duten orkestrak, bakarlariak eta zuzendariak elkartzen dituen esperientzia paregabea eskaintzen dute, elkarren artean garai guztietako errepertorio sinfoniko-koraleko lan enblematikoenetako batzuk interpretatzeko.

Horrela, abenduaren 5ean, hilabeteetan entseguak batera egin ondoren, musika eta pedagogia egitasmoari amaiera berri eta hunkigarria emango zaio, G. F. Händelen “Mesias” lan ezagunaren bertsio partaidearekin. Bertan, Bilboko 320 abeslari zaletu baino gehiagok abestuko dituzte lanaren alderdi koralak, Euskalduna Jauregiko Auditoriumeko euren eserlekuetatik.

Sarrerak salgai daude jadanik www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan, 11,50  eurotik aurrera (kudeaketa gastuak barne).

 

Interpreteak:

Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)

Bilboko korala (orkestra eta abesbatza)

Rowan Pierce, sopranoa

Victoria Simmonds, kontraltoa

Ed Lyon, tenorea

Henry Waddington, baxua

Parte hartuko duten abesbatzak

Zuzendaritza:

Eamonn Dougan