es eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

SALGAI DAUDE AZAROAREN 14TIK 17RA EUSKALDUNAK JASOKO DUEN GRABATUARI ETA PAPER GAINEKO ARTEARI BURUZKO NAZIOARTEKO VIII. AZOKARAKO SARRERAK

Europako arte panoramako hitzordu garrantzitsuenetakoa da  

Bilbon, 2019ko urriaren 9an

FIG BILBAO, Grabatuari eta Paper gaineko Arteari buruzko nazioarteko Jaialdiak bere arte azoka egingo du Euskalduna Jauregian azaroaren 14tik 17ra.

Zortzigarren edizio honetarako sarrerak salgai daude jadanik www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan. Prezioa 3,5 eurokoa izango da egun solteetarako eta 8,5 eurokoa abonuetarako (kudeaketa gastuak barne).

Erabat finkatuta dagoen FIG BILBAO Europako arte panoramako hitzordu azpimarragarrienetakoa da. Gainera, arte azokak jarduera paraleloz osatutako egutegi betea du, estanpa garaikidea eta paper gaineko artea, orokorrean, hedatzea eta bultzatzea bilatzen duen azokaren izaera indartzen duten hitzaldiak, zuzeneko erakusketak eta tailerrak.

Azpimarratzekoa da azokaren puntu indartsuenetako bat garrantzia hartzen ari diren artistei ematen zaien laguntza dela, Open Portfolio FIG programaren bitartez. Bertan, ikusgaitasuna ematen zaie sortzaile berrien lanei.